Besarkada (Uxue Alberdi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Besarkada (Uxue Alberdiren obra)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Uxue Alberdiren liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Besarkada (argipena)».
Besarkada
Audioa
Uxue Alberdi, Besarkada album ilustratuaren pasarte bat abesten.
Datuak
IdazleaUxue Alberdi
Argitaratze-data2015
Jatorrizko izenburuaBesarkada
ArgitaletxeaElkar
IlustratzaileaMaite Gurrutxaga
Orrialdeak24
ISBN978-84-9027-414-9
SariakEuskadi Literatura Saria 2016an, Haur eta Gazte Literatura sailean

Besarkada Uxue Alberdik idatzitako eta Maite Gurrutxagak ilustratutako liburua da. Elkar argitaletxean argitaratu zen 2015ean eta 2016ko Euskadi Literatura Saria saria irabazi zuen, Haur eta Gazte Literatura sailean.[1] Halere, egileen ustetan, helduei zuzenduriko lana ere bada.[2]

Sorkuntza prozesuari dagokionez, lana Uxue Alberdik, haurdun zegoela,idatzitako kopla batzuetatik abiatu zen. Material horrekin eta Gurrutxagaren ilustrazioekin, besarkaden inguruko istorioak sortu dituzte, interpretazio irekikoak.[2] Sentitzeko liburua da, irakurketa intimoa eskatzen duena[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uxue Alberdi: “Urtetan egindako lanaren aitorpena da Euskadi Saria”. 2016-10-14 (Noiz kontsultatua: 2017-07-28).
  2. a b Besarkadak opari, ilustrazioen eta koplen bitartez. Noticias de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-07-28).
  3. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 52 orr..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]