Beta Cephei izar aldakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beta Cephei izar aldagarri» orritik birbideratua)

Beta Cephei izar aldakorrak izarraren azalean pultsazioen ondorioz euren dizdiran aldaketak jasaten dituzten izar aldakor mota bat bidra. Gehienezko dizdira izarraren gehienezko uzkurdura unean du. Ohiko aldaketak 0,01 eta 0,03 magnitude bitartekoak dira, eta oszilazio periodoak 0,1 eta 0,6 egun bitartekoak. Izar aldakor mota hauen eredua Beta Cephei da, mota honi izena ematen diona. Izar honek bere dizdiran 3,16 eta 3,27 arteko itxurazko magnitudeko oszilazio bat du, 4,57 orduko periodo batekin.

B0-B3 espektru motako izarrak dira, Hertzsprung-Russell diagraman sekuentzia nagusitik apur bat gorago daudenak, -3 eta -5 arteko magnitude absolutuekin. Gaur egun, sekuentzia nagusia uzten ari diren izarrak direla suposatzen da, eta horregatik hedapen motel bat eta euren dentsitatearen gutxitze bat jasaten ari dira, pultsazio periodoan handitze bat dakarrena.

Izar hauek ez dira Zefeida izar aldakorrekin nahastu behar, hauek Delta Cephei izarragatik deituak bait dira.

Beta Cephei izar aldakorrik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Bayer izendapena Espektru mota GehienezkoItxurazko magnitudea Aldaketaren zabaltasuna (magnitudeak)
Hadar edo Agena Beta Centauri B1 III 0,61 0,045
Becrux Beta Crucis B0.5 IV 1,23 0,08
Shaula Lambda Scorpii B1.5 IV 1,62 0,06
Murzim Beta Canis Majoris B1 II-III 1,93 0,07
Épsilon Centauri B1 III 2,29 0,02
Alfa Lupi B1.5 III 2,29 0,05
Girtab Kappa Scorpii B1.5 III 2,41 0,01
Alfa Muscae B2 IV-V 2,68 0,05
Decrux Delta Crucis B2 IV 2,78 0,06
Gamma Pegasi B2 IV 2,78 0,11
Al Niyat Sigma Scorpii B2 III + O9.5 V 2,86 0,08
Épsilon Persei A B0.5 V 2,88 0,12
Alfirk Beta Cephei B2 III 3,16 0,11
Delta Lupi B1.5 IV 3,20 0,04

Fuente: Variables of b Cephei type (Alcyone)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]