Becrux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Beta Crucis
Crux constellation map.svg
Red circle.svg

β Crucis-en kokapena (zirkulu batean)
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Crux
Igoera zuzena 12h 47m 43.26877s[1]
Deklinazioa –59° 41′ 19.5792″[1]
Itxurazko magnitudea (V)1.25 (1.23 - 1.31[2])
Ezaugarriak
Mota espektralaB0.5 III[3]
U−B kolore indizea–0.98
B−V kolore indizea–0.23
Aldakor motaβ Cep[3]
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+15.6 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –42.97[1] mas/u
Dec.: –16.18[1] mas/u
Paralajea (π)11.71 ± 0.98[1] mas
Distantzia280 ± 20 au
(85 ± 7 pc)
Zehaztasunak
A
Masa16[3] M
Erradioa8.4 ± 0.6[3] R
Argitasuna34,000[3] L
Gainazaleko grabitatea (log g)3.6 ± 0.1[3]
Tenperatura27,000 ± 1,000[3] K
Metaltasuna [Fe/H]–0.08 dex
Errotazioa3.6 days[3]
Biratze abiadura (v sin i)35[3] km/s
Adina8-11 milioi[3] urte
B
Masa10 M
Orbita
Kideaβ Cru B
Orbita-aroa (P)1828.0 ± 2.5 egun
Ardatz erdihandia (a)8.7 AU
Eszentrikotasuna (e)0.38 ± 0.09
Periastron garaia (T)2449879 ± 38
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
293 ± 9°
Beste izendapenak
Mimosa, Becrux, β Crucis, HR 4853, CPD−59°4451, HD 111123, FK5 481, SAO 240259, HIP 62434
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Becrux edo Mimosa Beta Crucis (β Cru / HD 111123 / HR 4853) izarrak jasotzen dituen izenak dira, Hegoaldeko Gurutzea edo Crux konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena eta gaueko zeruko hogeigarren distiratsuena dena. Becrux izena beta greziar hizkia eta crux hitzaren kontrakzio bat da, Mimosa izenaren jatorria izen bereko landarean egon daitekeen bitartean.

Becrux kolore urdineko, 1,30 magnitude bisualeko eta B0.5IV espektro motako izar azpierraldoi bat da, 27.000 kelvin inguruko azaleko tenperaturarekin. Bere argitasuna, eguzkiarena baino 2000 aldiz handiagoa espektro ikusgarrian, 19600 aldiz handiagoa da ultramorean igorritako erradiazioa ere kontutan hartuz gero, hain beroa den izar batean proportzio oso handi bat suposatzen duena. Bere diametroa 7 eguzkikoa da, eta bere masa 14 eguzki masakoa. Izar gaztea da, 10 milioi urte inguru dituena. Bere burdin edukia gure eguzkiarenaren %75a inguru da. Beta Cephei motako izar aldakor oszilatzaile bat da, bere distira 1,23 eta 1,33 artean aldatzen dena, 4,588, 4,028, 4,386, 6,805 eta 8,618 orduko periodoekin.

Gure eguzki-sistematik 280 argi-urteko distantziara dago. Becruxen espektroak hurbileko izar bitar bat dela adierazten du, bere bi osagaiek, elkarrengandik 7 unitate astronomikoko distantziara daudenak, 5 urteko orbita periodoa dutelarik. Gainera, masa baxuko beste bigarren lagun bat ere aurkitu da, espektro ikusgarrian ikusi ezin daitekeena, baina oso aktiboa dena x izpietan. Sekuentzia nagusi aurreko izar bat da, hau da, oraindik eraketa prozesuan dagoena. Barnealdeko bikotetik 350 unitate astronomikoko distantziara, 1600 urte edo gehiago behar ditu orbita bat osatzen. Laugarren izar bat ere, bisualki 42 arku segundora dagoena, sistemaren zati izan daiteke. Benetan sistemaren zati izango balitz, osagai distiratsuenagandik gutxienez 3600 unitate astronomikoko distantziara egongo litzatekeen nano laranja bat izango litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   van Leeuwen, F. (2007ko azaroa) «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy and Astrophysics 474 (2): 653–664 doi:10.1051/0004-6361:20078357 Bibcode2007A&A...474..653V .
  2.   Samus, N. N.; Durlevich, O. V. (2009) «VizieR Online Data Catalog: General Catalogue of Variable Stars (Samus+ 2007–2013)» VizieR On-line Data Catalog: B/gcvs. Originally published in: 2009yCat....102025S 1: 02025 Bibcode2009yCat....102025S .
  3. a b c d e f g h i j   Cohen, David H.; Kuhn, Michael A.; Gagné, Marc; Jensen, Eric L. N.; Miller, Nathan A. (2008ko ekaina) «Chandra spectroscopy of the hot star βCrucis and the discovery of a pre-main-sequence companion» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 386 (4): 1855–1871 doi:10.1111/j.1365-2966.2008.13176.x Bibcode2008MNRAS.386.1855C .

Koordenatuak: Zeruko mapa 12h 47m 43.26877s, −59° 41′ 19.5792″