Delta Cephei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Delta Cephei
Cepheus constellation map.svg
Red circle.svg

δ Cepheiren kokapena (zirkulu batean)
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinozioa J2000.0
Konstelazioa Cepheus
δ Cep A
Igoera zuzena 22h 29m 10.26502s

[1]

Deklinazioa +58° 24′ 54.7139″[1]
Itxurazko magnitudea (V) 4.07 (3.48–4.37) / 7.5
δ Cep C
Igoera zuzena 22h 29m 09.248s[1]
Deklinazioa +58° 24′ 14.76″[1]
Itxurazko magnitudea (V) 6.3
Ezaugarriak
Mota espektralaF5Ib-G1Ib[2] + B7-8[3]
U−B kolore indizea0.36
B−V kolore indizea0.60
Aldakor motaZefeida
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-16.8[4] km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: +15.35[1] mas/u
Dec.: +3.52[1] mas/u
Paralajea (π)3.77 ± 0.16[1] mas
Distantzia887 ± 26 au
(272 ± 8 pc)
Magnitude absolutua (MV)–3.47 ± 0.10 (–3.94 - –3.05)
Zehaztasunak
δ Cep A
Masa4.5 ± 0.3 M
Erradioa44.5 R
Argitasuna∼2000 L
Tenperatura5,500–6,800 K
Metaltasuna [Fe/H]+0.08 dex
Biratze abiadura (v sin i)9 km/s
Adina~100 Mu
δ Cep B[4]
Masa0.2 - 1.2 M
Orbita[4]
Lehenengoaδ Cep A
Kideaδ Cep B
Orbita-aroa (P)6.03 u
Eszentrikotasuna (e)0.647
Anplitude-erdia (K1)
(lehenengoa)
1.509 ± 0.2 km/s
Beste izendapenak
27 Cephei, Alrediph, Al Radif, Cepheidus Prototypus, BD+57 2548, FK5 847, HD 213306, HIP 110991, HR 8571, SAO 34508.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Delta Cephei (δ Cep, δ Cephei) Cepheus konstelazioko laugarren izarra da bere irudizko magnitudearen arabera. Zefeida izar aldakorren eredua da, izar mota honi izena ematen diona. Mota honetako izarren artean aurkitutako bigarrena izan zen, Eta Aquilaeren ondoren, eta gure eguzkitik gertuen dagoen mota honetako izarra da.

John Goodrickek 1784an jada ikusi zuen izar honen aldakortasuna, zehaztasuneko erlojuko 5 egun, 8 ordu 47 minutu eta 32 segundoko periodo batean gertatzen dena. Izar aldakorren artean bere distira aldaketa (3,5 eta 4,3 artean) begi hutsez, beste tresnarik gabe ikus daitekeen gutxietako bat da.

Delta Cepheik hurrenez hurren 7 eta 13ko magnitudeko bi izar ditu lagun, horietako lehenarekin (41 arku segundora dagoena) izar bitar bat osatzen duela uste delarik. Biak ala biak soilik infragorrian ikus daitekeen nebulosa batek inguratzen ditu, 21.000 unitate astronomikoko tamainarekin eta talka uhin bat gogorarazten duen itxurarekin, izar honen masa galeraren ondorioz sortuko zena.

Delta Cephei motako izar aldakorren ikerketak astronomoei informazio baliotsua eman die, batez ere distantzia astronomikoak neurtzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   van Leeuwen, F. (2007ko azaroa) «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy and Astrophysics 474 (2): 653–664 doi:10.1051/0004-6361:20078357 Bibcode2007A&A...474..653V .
  2.   Engle, S. G.; Guinan, E. F.; Harper, G. M.; Neilson, H. R.; Evans, N. R. (2014) «THE SECRET LIVES OF CEPHEIDS: EVOLUTIONARY CHANGES AND PULSATION-INDUCED SHOCK HEATING IN THE PROTOTYPE CLASSICAL CEPHEID δ Cep» The Astrophysical Journal 794: 80 doi:10.1088/0004-637X/794/1/80 Bibcode2014ApJ...794...80E .
  3.   Evans, Nancy Remage (2013) «BINARY CEPHEIDS: SEPARATIONS AND MASS RATIOS IN 5 M ☉ BINARIES» The Astronomical Journal 146 (4): 93 doi:10.1088/0004-6256/146/4/93 Bibcode2013AJ....146...93R .
  4. a b c   Anderson, R.I. (2015eko maiatza) «Revealing δ Cephei's Secret Companion and Intriguing Past» The Astrophysical Journal 804: 144–155 doi:10.1088/0004-637X/804/2/144 Bibcode2015ApJ...804..144A .

Koordenatuak: Zeruko mapa 22h 29m 10.26502s, +58° 24′ 54.7139″