Bicerin
Itxura
Bicerin | |
---|---|
coffee drink (en) | |
Osagaiak | Kafe espresa, txokolate beroa eta esnea |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Bicerin Turin hiriko (Piamonte, Italia) edari tradizionala da, kafe espresaz, txokolate beroaz eta esneaz egiten dena. Edalontzi txiki batean zerbitzen da, osagai bakoitzaren geruzak ongi bereizita[1].
Bicerin izenak piamonteraz "edalontzi txikia" esan nahi du[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez XVII. mendeko bavarèisa edarian du jatorria. Edari horrek kafea eta txkolatea nahasturik zituen, gainean esnegaina zuen eta siropez gozatua zegoen.
Bicerina XVIII. mendetik existitzen da, eta ordutik zerbitzatzen da Turingo piazza della Consolata-n dagoen Bicerin izeneko kafetegian[3]. 1852an Alexandre Dumas idazleak probatu eta goraipatu egin zuen.
2001. urtean "piamontetar edari tradizionala" izendatua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Object, object. (Invalid Date). «Bicerin: How to Make the Classic Coffee Drink from Turin» Eataly (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Bicerin: Coffee, Torino-Style (Served in a Glass!)» La Cucina Italiana 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ (Italieraz) Bicerin | Caffè Al Bicerin dal 1763 a Torino. (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).