Edukira joan

Bidasoa XXI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidasoa XXI
Datuak
Motakirol kluba
Jarduera sektoreasporting activities (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1988

Club Deportivo Natación Hondar-Irun Bidasoa XXI Irungo kirol kluba da.

1988an sortu zuten, Irungo Udal Polikiroldegia amaitu zutenean eta Bidasoa Kirol Klubaren sekzio gisa. Bidasoa KKren jarduera nagusia eskubaloia bazen ere, beste kirol batzuk ere bazituen. 1993/1994 denboraldian emakumezkoen igeriketa taldeak Gipuzkoako Txapelketa Absolutua irabazi zuen. 1994/1995 denboraldian Gipuzkoako Igeriketa Klub Onenaren saria lortu zuen. 1997an Gipuzkoako Igeriketa Absolutuko Txapeldun izendatu zuten eta emakumezkoen Euskal Herriko Igeriketa Absolutuko Txapeldun. Emakumezkoen igeriketa taldeak 2000/2001 denboraldian Kluben arteko Espainiako Kopako 1. mailan parte hartu zuen, garaipena lortu zuen eta maila gorenera igo zen.

2001. urtearen amaieran igeriketa atala Bidasoa KKtik banandu zen eta Bidasoa XXI bezala jarraitzen du bere bakarkako ibilbidearekin. Denboraldi horretan, neguko Espainiako Igeriketa Absolutuko Txapelketan, emakumezkoen 4x50 Libreko erreleboak, txapeldun izateaz gain, Espainiako Errekor Absolutu berria ezarri zuen.

Bidasoa XXI klubeko Markel Alberdi igerilariak 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[1]

2019/2020 denboraldia Oarsoaldea eta Bidasoa XXI klubek bat egin zutenez, klubak 300 kirolari baino gehiago izango zituen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko igeriketa-klub handiena bilakatu zen.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]