Edukira joan

Bidasoa Kirol Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidasoa Kirol Kluba
Izen ofiziala Bidasoa Kirol Kluba
Sorrera 1962 (64 urte)
Areto Artaleku
Edukiera 2.200 ikusle
Presidentea Gurutz Aginagalde
Entrenatzailea Alex Mozas
Liga ASOBAL Liga
2025-26 4.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala

Bidasoa Kirol Kluba (gaztelaniaz: Club Deportivo Bidasoa) Irungo (Gipuzkoa) eskubaloi taldea da, Euskal Herriko talderik garrantzitsuenetarikoa. 1995 urtean Europako txapelduna izan zen.

1962 urtean Jose Migel Aranak sortu zuen Bidasoa Kirol Kluba edo Club Deportivo Bidasoa de Irún. 1983an Elgorriaga txokolate enpresa taldearen babesle bihurtu zen, eta 1997 arte hala izaten jarraitu zuen. Juantxo Villarreal izan zen garai hartako entrenatzailea.

1987an lehenengo titulua lortu zuten, Asobal Liga hain zuzen ere, FC Barcelonaren aurka irabaziz. 1995ean kontinente mailan lehen titulua erdietsi zuten, Europako Kopa hain zuzen ere, finalean RK Zagreb taldea garaituz. 1997an Europako Errekopa irabazi zuen. Garai hau "urrezko aroa" izan zen baina XXI mendea hastearekin batera emaitzak apaldu egin ziren eta 2007an 2. mailara jeitsi zen. ia hamarkada bat egin zuen bertan (2013-14 denboraldia ezik) eta 2016an berriz ere goren mailara igotzea lortu zuen. 2018-19 denboraldian urte bikaina burutu zuen, Ligan bigarren egin eta ASOBAL Kopan finala jokatu baitzuen. Honen saria Europako txapelketetarako sailkatzea izan zen 12 urteren ondoren.

2019-20 denboraldia ere bide beretik hasi zuen eta Txapeldunen Ligan ligaxka fasean nagusitu zen. Hurrengo play-offetan ordea Poloniako Wisła Płock taldeak kanporatu zuen eta ez zen final zortzirenetarako sailkatu.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Europako Kopa 1995
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Errekopa
1997
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021

Nazioartean: 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • ASOBAL Liga:
    • Txapeldun (2): 1987 eta 1995.
    • Txapeldunorde (3): 1994, 2019 eta 2021.
  • Errege Kopa:
    • Txapeldun (2): 1991 eta 1996.
    • Txapeldunorde (5): 1983, 1988, 1990, 1993 eta 2026.
  • ASOBAL Kopa:
    • Txapeldun (1): 1993.
    • Txapeldunorde (4): 1992, 2018, 2019 eta 2022.
  • Espainiako Superkopa:
    • Txapeldun (1): 1996.
    • Txapeldunorde (3): 1988, 1989 eta 1994.
  • Espainiako Gazteen Txapelketa:
    • Txapeldun (1): 1993.
  • Txapeldun (13): 2000, 2001, 2002, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025, 2026.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bidasoa Kirol Klubaren historia»
Denboraldia Maila Postua
1998-99ASOBAL Liga11.a
1999-00ASOBAL Liga4.a
2000-01ASOBAL Liga5.a
2001-02ASOBAL Liga8.a
2002-03ASOBAL Liga8.a
2003-04ASOBAL Liga13.a
2004-05ASOBAL Liga11.a
2005-06ASOBAL Liga6.a
2006-07ASOBAL Liga17.a (jeitsi)
2007-08Zilarrezko maila9.a
2008-09Zilarrezko maila9.a
2009-10Zilarrezko maila10.a
2010-11Zilarrezko maila13.a
2011-12Zilarrezko maila12.a
2012-13Zilarrezko maila3.a (igo)
2013-14ASOBAL Liga16.a (jeitsi)
2014-15Zilarrezko maila5.a
2015-16Zilarrezko maila2.a (igo)
2016-17ASOBAL Liga11.a
2017-18ASOBAL Liga10.a
2018-19ASOBAL Liga2.a
2019-20ASOBAL Liga4.a
2020-21ASOBAL Liga2.a
2021-22ASOBAL Liga3.a
2022-23ASOBAL Liga4.a
2023-24ASOBAL Liga2.a
2024-25ASOBAL Liga4.a
2025-26ASOBAL Liga4.a

Jokalari aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoa Kirol klubak jokalari aipagarri ugari izan ditu, hona hemen ezagunenetako batzuk:

2022-2023 Taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
#IzenaPostua
2Euskal Herria Iñaki CaveroEskuin hegalekoa
3Euskal Herria Iñaki UgartePibotea
8Euskal Herria Mikel ZabalaEzker hegalekoa
9Euskal Herria Tao Gey-EmparanEskuin hegalekoa
10Euskal Herria Eneko FurundarenaEzker albokoa
13Euskal Herria Julen AginagaldePibotea
16Frantzia Harbaoui MehdiAtezaina
17Txile Rodrigo SalinasEskuin albokoa
19Euskal Herria Julen MujikaEskuin albokoa
20Euskal Herria Julen UrruzolaEzker albokoa
21Euskal Herria Xabier BarretoEzker hegalekoa
23Euskal Herria Asier IribarErdikoa
24Serbia Mihajlo MiticEskuin albokoa
25Euskal Herria Jon AzkueErdikoa
27Frantzia Thomas TesorierePibotea
28Brasil Matheus Francisco Da SilvaPibotea
31Euskal Herria Gorka NietoErdikoa
32Kuba Daniel Garcia RiveraEzker hegalekoa
33Polonia Jakub SkrzyniarzAtezaina
39Euskal Herria Asier NietoErdikoa
88Galizia Víctor Rodríguez CostasEzker hegalekoa

Bidasoaren B taldea Lehenengo Nazional mailan jokatzen ari da.

Denboraldia Maila Postua
2016-17Lehenengo Nazionala15.a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]