Bidet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Léopold Boilly margolariaren La Toilette intime ou la Rose effeuillée

Bidet (frantsesetik «bidet», "zalditxoa") konketa antzeko bainugelako lanabesa da. Konketek bezala iturriko ura eta urak ustutzeko isurbide ditu ere. Diferentzia nagusia bere garaiera da: askoz baxuagoa da, pertsona haren gainean esertzeko modukoa. Bideta ugaltze-aparatua, ipurdia edo oinak garbitzeko pentsatuta dago. Portzelanaz edo lozaz egiten dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidet frantsesetik dator, bidet hitzatik alegia, euskaraz "zalditxoa". Izenaren zergatia lanabesa erabiltzeko pertsonak hartzen duen jarreratik dator, zaldiz ibiltzeko modukoa. Askoren ustetan frantses zaharreko "zalditxo" kontzeptutik dator, alegia, emakumeek eta haurrek erabiltzen zituzten zaldi txikietatik, "bidet".[1]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da mundu osoan erabiltzen. Nahiko zabalduta dago Europa mendebaldean (Grezia, Italia, Espainia eta Portugal)), Amerikako zenbait herrialdetan (Argentina eta Uruguai) eta Asiako zonalde batzuetan, batez ere Japonian. Espazio arazoak direla eta, gero eta gutxiago jartzen da. Ohituren aldaketak ere horren aurka jokatu du zeren eta egunero dutxatzea ohikoagoa bihurtu baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanabesa Frantzian agertu zen, 1710 urtearen inguruan. Asmatzaileak bezala izen desberdinak aipatu izan dira. Marc Jacoud eta Christophe des Rosiers horietako bi dira. Hasiera batean nobleziaren geletan jartzen zen baina XX. mendearen hasieratik bainugelara baztertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]