Loza (materiala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Loza terrakota esmaltatuz edo bernizatuz eginiko ore fin, porotsu, xurgagarri eta opakoa da. Hainbat buztin ezberdinen nahasketaz sortua da, lurzoru silizeo erreak erabilita. Kolorea jatorrizko buztinaren araberakoa izango da eta hori, gorri, arre edo beltza izan daiteke. Gogortasun handia lortzen du. Iragazkaitza egiteko berniza ematen zaio ganetik, silize, minio, berunezko txuria eta galenaz osatua.

Etxerako ontzi asko material honekin egiten dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loza (materiala)