Edukira joan

Bidezko merkataritzaren aldeko hiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien programa nazioarteko ekimena da. Herri bat osatzen duten erakunde asko inplikatzea bilatzen du, bidezko merkataritzaren sustapenean modu koordinatu batean lan egiteko, eta horren hedaduraz, beste kontsumo kontziente eta arduratsu mota batzuetan.

Euskadin programa Emaús Gizarte Fundazioak koordinatzen du, mugimendura gehitu diren tokiko erakunde askoren laguntzarekin. Nazioarteko mailan, eragin beharreko bost adierazle bateratu dira eta hauek metodologia honegatik apustu egin duten herriko, hiriko edo lurraldeko biztanle kopuruaren arabera kalkulatzen dira.

2000 urteko apirilean, Garstang hiriko (Erresuma Batua) Bidezko Merkataritzako erakunde desberdinetako boluntario talde bat mobilizatu egin zen euren hiriko dendetan Bidezko Merkataritzako produktuen eskuragarritasuna errazteko; denbora gutxian Bidezko Merkataritzako produktuak ikastetxe, enpresa, denda, kafetegi eta hainbat jatetxeetan izatea lortu zuten. Herritarren babesari esker, Udaletxeak Bidezko Merkataritzako produktuen erabilerarako elkartasun adierazpen bat onartu zuen 2001 urteko maiatzean; honen ondorioz hiria munduko Bidezko Merkataritzaren aldeko lehen Hiria bezala izendatu zen. Berehala herrialdeko beste hainbat hirietan testigua hartu eta eskarmentu berdintsuak garatzen hasi ziren. 2002 urtean ekimenak mugak igaro zituen, Irlandako, Belgikako eta Herbehereetako hirietan garatzen hasi zen.

Arrakastaren aurrean, 2006 urtean herrialde desberdinetako Bidezko Merkataritzako erakunde desberdinak beraien artean koordinatzen hasten dira kanpainari proiekzio handiagoa emateko eta munduko hirien artean eskarmentuen trukaketa errazteko; ondorioz Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak, Nazioarteko Ekimena sortzen da. 2007 urtean Europar Batasuneko hainbat erakunderen babesa jaso zuen, Parlamentua, Komisioa eta Eskualdeetako Batzordea, besteak beste.

Kanpainaren helburua herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea da, kontsumo arduratsuko ohiturak praktikan jartzearen beharraren inguruan, Bidezko Merkataritzako produktuen erosketaren bitartez Garapen Jasangarri bat lortzeko, nagusiki Hegoaldeko herrialde pobretuetan.

Horretarako bertako eragileekin ekintzak koordinatzen dira (enpresak, sektore publikoko entitateak, elkarteak, hezkuntza komunitatea, etab.)

Gaur egun 1.000 herri baino gehiago dira mundu guztian Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak bezala hartzen direnak, horien artean aurkitzen dira: Kumamoto (Japon), Greenwich (Connecticut, E.B.), Herne (Alemania), Delft (Herbereak), Kontich eta Bilzen (Belgica), Madril (Espainia), Rutherglen eta Cambuslang (Eskozia, Erresuma Batua), eta Witney (Ingalaterra, Erresuma Batua).

Espainiar Estatuan, programa IDEAS Bidezko Merkataritzako Erakundeak koordinatzen du. Kanpainaren garapenean 40 herri eta 23 gizarte eragile baino gehiagok egiten dute lan. Kordoba, Bilbo, Getxo, Legazpia, Portugalete, Leon, Madril, Puerto Real (Kadiz), Torrelavega (Kantabria), Malaga eta Orihuela bezalako hiriek Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria titulua jaso dute.

Kanpaina honek garapen jasangarriaren eta nazioarteko lankidetzaren tresna berritzaile eta eraginkor bat osatzen du, bertako agintarientzako eta herritarrentzat, Bidezko Merkataritzako produktuen eskuragarritasuna errazteko. Egindako ahalegina aitortzeko, Bidezko Merkataritzaren komunikazioa eta eskuragarritasunaren inguruan ezarritako bost irizpide objektibo eta kuantifikagarriak eta babes instituzionala lortzen dituzten hiriek lortuko dute Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria izendapena.

  1. Irizpidea: konpromiso instituzionala eta erosketa publiko etikoaren ekimenak
  2. Irizpidea: Bidezko Merkataritzako produktuen eskuragarritasuna
  3. Irizpidea: enpresa, gizarte zibila eta hezkuntza komunitatearen konpromisoa
  4. Irizpidea: komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak herritarrei zuzenduak
  5. Irizpidea: talde eragile baten edo bertako lanaren sorrera

Euskadin Bidezko Merkaritzaren aldeko Hiriak izateko lan egiten duten hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Javier Pradinik, Emaus Gizarte Fundazioaren zuzendari orokorra, Bidezko Merkataritzaren aldeko hirien titulua ematen Legazpiko alkateari

Bidezko Merkaritzaren aldeko titulua daukaten hiriak

Bidezko Merkataritzaren aldeko izateko lan egiten duten hiriak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]