Biennio Rosso (Italia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biennio Rosso
Irudia
Motagarai historikoa
political agitation (en) Itzuli
Honen parte daItaliako historia
1920ko iraila: Milaneko langile armatuak Alfa Romeoren lantegiak okupatuz.

Biennio rosso, euskaraz Biurte gorri, 1919-1920ko urteetan Italiaren historian gertaeren segida bat izan zen, nagusiki fabrikako kontseiluak protagonista izan zituena. Gorria deitu zitzaion, batez ere Italiako iparraldean gertatu zen joera sozialista eta anarkistako herri-matxinada masiboagatik. Fabrika-kontseilu horiek, lehenik eta behin, Turin hiri osoan hedatu ziren, eta hiriko fabrika guztietan eratu ziren. Italia osoko fabrikak okupatu zituzten milioi erdi bat langilek.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko irailaren 2an, Milioi erdi bat langilek Italia osoan fabrikak okupatu zituzten, bereziki iparraldean. Turin hiriko Fiaten piztu zen metxa abuztuan, langileek lantokiaren kontrola eskuratu eta fabrikako kontseilua antolatu zutenean. Garai hartan hiri hau Europako auto ekoizle nagusietakoa zen, eta Italia osoko langile klase kontzientziatuenetakoa zeukan. Hiriko gainontzeko fabriketara zabaldu zen langileen ekimena, ondoren Piamonte eskualdera eta gero Lombardiara. Kontseilu hauek arduratzen ziren lantokien kudeaketaz, izan produkzioa edo pertsonal teknikoa, Errusiako soviet-ak eredu hartuta. Egun horretan Biennio rosso gisa ezagutzen den prozesua puntu gorenera iritsi ziren.[1]

Azkenean, faxismoak garaitu zuen mugimendu iraultzailea.[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]