Anarkosindikalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anarkosindikalismoaren bandera

Anarkosindikalismoa langile mugimenduari lotutako anarkismoaren adarra da; horregatik "sindikalista" izena. Anarkosindikalisten ustez, langileen sindikatuak gizarte aldaketarako indar iraultzaileak dira, gizarte aldaketaren motorea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako sindikatu anarkosindikalista (CNT) baten bandera.

Anarkosindikalisten helburu nagusia, produkzio-bideen konkista da, gizartea anarkismoaren printzipioen arabera aldatu eta berrantolatzeko, hau da, autogestioa ezartzea. Modu honetara, anarkosindikalisten helburua ez da langileen eskubideen babesa ekonomia kapitalistan lortzea soilik, iraultza baten bidez sistema kapitalista komunismo libertarioagatik aldatzea ere bai. Ideologia honek, sindikatuak printzipio anarkisten arabera antolatzea du helburu; hau da, asamblearismoan, federalismoan, elkarlanean eta internazionalismoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Internazionaleko postulatuengandik dator, langile klasearen borrokarako medio nagusi gisa sindikatuak hartuta. Argentina, Italia, Estatu Batu, Uruguai, Frantzia, Errusia, Korea eta Espainian paper garrantzitsua jokatu du, azken honetan 1936ko espainiar iraultzan. Gaur egun, anarkosindikalismoak gutxiengokotasuna izaten du, baina indartsua.

Teoria sindikalista Frantzian garatu zen, sindikatuen batasun iraultzaile gisa, klaseen arteko borrokaren ingurukoa. Honek greba, boikot eta behar izanezgero biolentziarekin, baldintza hobeagoagatik eta langileak kapitalismoarekin amaituko zuen greba orokor iraultzailerako prestatzeko borrokatzen zuen. Ez zuen alderdi politikoengan konfiantzarik eta langile klaseak, bere kabuz eta instituzio propioekin independentzia lortuko zutela ikusten zuten.

Anarkosindikalismoaren lehen erakustaldietako batzuk, oraindik izen hau hartzen ez zutenak, XIX. mendearen bigarren erdian leku hartu zuten langile-mugimenduak izan ziren. Famatuenetako bat, 8 orduko lanaldien aldeko greba izan zen, 1886ko maiatzaren 1ean; hori eta errebuelta gehiago, maiatzak 1a Langileen Nazioarteko Eguna izatea eragin zuen pausoa izan zen.

Graffiti anarkosindikalistak

Frantzian, Émile Pouget kontsideratu daiteke anarkosindikalismoaren aurrekaria 1880ko hamarkadatik. Hurrengo hamarkadan Fernand Pelloutier kazetaria, Lan Poltsen Federazioaren burua, hartzen da. Pelloutierrek anarkismo indibidualista eta terrorismoa errefusatzen zituen eta L'Organisation corporative et l'Anarchie-n(1896), borondatezko erakunde librea planteatu zuen, iraganeko gizarte anarkistaren forma izango zena. Kropotkin eta Malatestak teoria hauek txalotzen zituzten.

Espainian, terrorismo eta ekintza indibidualistak pisua galtzen joan ziren, izan ere greba orokorra borrokatzeko medio onena zelaren ideiak indarra hartzen zuen. Kongresu anarkista Amsterdamen ospatu zen 1907an eta anarkistek sindikatuetan parte hartzearen ideia errefortzatuta irten zen. 1907an Solidad Obrera sindikatua sortu zen Katalunian eta 1910en Espainia guztira zabaldu zen CNT sortuz. Txikia izaten hasi arren, Espainiako 1917ko Greba Orokorrean hazi zen. Bere lorpen nagusia, 8 orduko lanaldia lortzea izan zen La Canadienseko Greban 1919an. Baina Primo de Riveraren diktadurak CNTa klandestinitatera pasatzea behartu zuen Errepublikaren hasierara arte.

CNTak Madrilen antolatutako manifestazioa, 2009ko maiatzaren 1ean.

CNTak Estatuarekin harreman tentsoak mantendu zituen Errepublikan zehar, militanteek erreforma gutxiegi zeudela ziotelako. Iraultza beharrezkoa zela konbentzituta zeuden, beraz beraien kabuz lurraren okupazioak eta etengabeko grebak egiten hasi ziren. Casas Viejasko gertakariek CNT eta gobernu errepublikarraren arteko harremanak haustea ekarri zuen. Gaur egun, Espainiar Estatuko anarkosindikalismoa CNT-AIT gatik dago ordezkatua.

Libertario sindikalistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoriko famatuena Rudolf Rocker alemaniarra da seguruenik, FAUDeko kide zena.

Federica Montseny, espainiar historiako lehen emakumea izan zen gobernuko ministroa izaten. Osasun-ministroa izan zen eta horrek polemika handia piztu zuen medio anarkista eta anarkosindikalistetan.

Estatu batuetan nabariena Sam Dolgoff izan zen, Anarcho-Syndicalist Review aldizkaria sortu zuena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.