Bienvenido, Mister Marshall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bienvenido, Mister Marshall
Balconada Ayuntamiento Guadalix.jpg
Filma
Jatorrizko izena Bienvenido, Mister Marshall
Urtea 1953
Generoa film komikoa
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Iraupena 95 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Luis García Berlanga
Gidoigilea(k) Juan Antonio Bardem
Luis García Berlanga

Antzezlea(k)
José Isbert
Manolo Morán
Elvira Quintillá
Félix Fernández
Lolita Sevilla
Fernando Rey
Alberto Romea
Rafael Alonso







Bestelako lanak
Musikagilea Jesus Gartzia Leoz
Argazki-zuzendaria Manuel Berenguer
Kanpo loturak

Bienvenido, Mister Marshall (euskaraz Ongietorri, Marshall Jauna) 1953ko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, José Isbert, Manolo Morán, Lolita Sevilla, Alberto Romea, Elvira Quintillá, Luis Pérez de León, Félix Fernández, Fernando Aguirre, Joaquín Roa, Nicolás D. Perchicot, José Franco eta Rafael Alonso aktoreek antzeztu zuten.

Canneseko Zinemaldian Nazioarteko filma onenaren saria eta Aipamen bereziaren saria irabazi zituen, Sari Nagusirako izendapena ere jaso zuelarik.

Filma berez, Madrilgo Erkidegoko Guadalix de la Sierra udalerrian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1950eko hamarkada, Espainiako barnealdea. Villar del Río udalerriko biztanleak pozez zoratzen daude: Amerikarrak, heurek estatubatuarrei deitzen dieten moduan, Espainian Marshall Plana aurkezten ari direla eta, herria bisitatzera baidatoz. Plan hori AEBek 1947an hasi zuten, Bigarren Mundu Gerra ondoren europar herrialdeei berregiten lagundu eta sobietar hedapena geldiarazteko asmoz. Ordutik aurrera, herritarren nahiz alkate (José Isbert) eta apaizaren (Luis Pérez de León) egunerokotasuna jende guztiak irriki handiz itxaroten duen bisita hori prestatzean oinarrituko da. Behin ere gauzatuko ez den bisita, Marshall Plana Espainian inoiz ez baitzen burutu. Amerikarrak txintik esan gabe herritik ez baitziren igaro.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]