Juan Antonio Bardem

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio Bardem
Bizitza
Jaiotza Madril1922ko ekainaren 2a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2002ko urriaren 30a (80 urte)
Familia
Aita Rafael Bardem
Ama Matilde Muñoz Sampedro
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0054219

Juan Antonio Bardem Muñoz (Madril, 1922ko ekainaren 2a - ibidem, 2002ko urriaren 30a) zinema zuzendari espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido, Mister Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).

Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.

1980ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]