Bikarioetxeko hilketa
Itxura
| Bikarioetxeko hilketa | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Agatha Christie (1930) |
| Argitaratze-data | 1930eko urria |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | The Murder at the Vicarage |
| Argitaletxea | Collins Crime Club |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Bikarioetxeko hilketa |
| Itzultzailea | Itziar Diez de Ultzurrun |
| Argitaratze-data | 2008 |
| Bilduma | Enigma |
| Orrialdeak | 347 |
| ISBN | 8487484859 |
Bikarioetxeko hilketa (ingelesez: The Murder at the Vicarage) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1930ean argitaratu zen. Miss Marple pertsonaia lehen aldiz agertzen da eleberri honetan.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]St. Mary Mead herrixkan Protheroe koronela hilda aurkitzen dute bikarioetxean. Herri osoak gorrotatzen du koronela. Istorioa bikarioaren ikuspuntutik kontatzen da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miss Marple: neskazahar adinekoa, buruargia eta sudurluzea.
- Leonard Clement: St. Mary Meadeko bikarioa.
- Griselda Clement: bikarioaren emazte gazte eta ederra.
- Dennis Clement: bikarioaren iloba gaztetxoa.
- Lucius Protheroe: koronela eta epailea. Hilik aurkitzen dute bikarioetxean.
- Anne Protheroe: Protheroe koronelaren bigarren emazte gazte eta ederra.
- Letice Protheroe: Protheroe koronelaren eta bere lehenengo emaztearen alaba.
- Lawrence Reading: pintore gaztea.
- Haydock doktorea: Herriko medikua.
- Hawes: bikarioaren laguntzailea.
- Estelle Lestrange: herrira iritsi berri den emakume mistoriotsua.
- Melchet koronela: konderriko polizia-burua.
- Slack inspektorea: Munch Benhameko polizia-inspektorea.
- Archer andrea: herriko zenbait etxe garbitzen dituen adineko emakumea.
- Archer ehiztaria: isileko ehiztaria. Archer andrearen semea.
- Amanda Hartnell: adineko emakume kuxkuxeroa.
- Marta Price Ridley: adineko emakume kuxkuxeroa.
- Caroline Wetherby: adineko emakume kuxkuxeroa.
- Stone doktorea: indusketak egiten ari diren arkeologoa.
- Gladys Cram: Stone arkeologoaren idazkaria.