Bilbao Burtsa 2000 Indizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bilbao Burtsa 2000 Indizea, gaztelaniaz Indice Bolsa Bilbao 2000, Bilboko Burtsako indize nagusia da. 2000. urteko urtarrilaren 2an jarri zen martxan, eta hasierako balioa 2.000 puntutakoa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 Indizeak Bilboko Burtsako indize tradizionala ordezkatu zuen. Indize hori 1986. urtean sortua izan zen. Indizearen sorrerak, 1999an hasitako burtsaren igoeraren amaierarekin bat etorri zen. Horrela, hasierako 2.000 puntuetako hasierako mailatik 2.200 puntura igo zen 2000ko martxoan. Baina ondoren, indizea beherantz hasi zen teknologia berri eta interneteko baloreen krisialdiak eraginda. Bi urtez beherantzko joerarekin egon eta gero, 2002ko urriaren 10ean indizeak gutxiengo maila eskuratu zuen 968,84 puntu.

Gorabehera handien ondoren 2003ko martxoan munduko burtsen susperraldia hasi zen. Hilabeteetako igoereren ostean, 2006ko udazkenean 2000 Indizeak 2000. urteko maximoa gainditu zuen eta urte amaierararte igotzen jarraitu zuen eta 2.600 puntuko mailan itxi zuen 2006. urtea.

Indizearen kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbao Burtsa 2000 Indizea, Espainiako burtsako 50 balorerik garrantzitsuenek osatzen dute. Indizeak kapitalizazioaren araberako ponderazioa erabiltzen du. Hau dau, zenbat eta kapitalizazio handiagoa, pisu handiagoa indizean. Sesio bakoitza amaitzen denean, ponderazioa berkalkulatu egiten da egunean izandako mugimenduekin eta hurrengo egunerako berritzen da. Horrez gain, Bilboko Burtsako batzorde batek indizearen konposaketa sei hilabetean behin berritzen du.

Kalkuluan formula hau erabiliko litzateke: 2000 Indizea(t) = 2000 Indizea(t - 1) × Σ Kapi(t) / [ Σ Kapi(t - 1) ± J ] baloreak honakoak direlarik:

t = Indizearen kalkulatze data
c = Indizean sartuta dagoen enpresa.
S = Kalkulua egiteko aintzat harturiko akzio kopurua.
P = Akzioek (t) momentuan daukaten prezioa.
Kapi = Indizean sarturiko konpainiak duen kapitalizazioa, hau da, (S * P).
Σ Kapi = Indizea osatzen duten enpresa guztien kapitalizazioen gehiketa.
J = Indizearen balioa kapital gehikuntza eta bestelakoetara egokitzeko kantitatea.

Indizea osatzen duten baloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbao Burtsa 2000 Indizea Espainiako burtsako 50 balore garrantzitsuenek osatzen dute. 2007ko urtarrilean indizea honako baloreek osatzen zuten:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]