Banco Popular Español

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Banco Popular Español
LogoPopularGrupoSantander.png
Datuak
Mota Bankua, negozioa, enpresa eta financial institution (en) Itzuli
Industria banking industry (en) Itzuli eta financial services (en) Itzuli
Herrialdea Espainia
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Egoitza Q26692880 Itzuli
Forma juridikoa sociedad anónima
Historia
Sorrera 1926
Sorrera lekua Madril
Desagerpena 2018ko irailaren 28a

Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Banco Popular Español banku espainiarra da. 1926an sortua gaur egun Espainiako hirugarren bankurik garrantzitsuena da Banco Santander eta BBVAren atzetik.

Madrileko Alcalá Kaleko eraikina

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banco Popular 1926. urtean sortu zen "Banco Popular de los Previsores del Porvenir" izenarekin. 1947 urtean, gaur egun duen izena hartu zuen Banco Popular Español. 1968ean Espainiatik kanpoko bere lehen bulegoa ireki zuen Parisen eta gaur egun nazioarteko hainbat hiritan ordezkaritza bulegoak ditu.

1960ko hamarkadatik aurrera Espainiako hainbat banku txiki erosi zituen eta tamaina irabazten joan zen. 2000. urtetik aurrera sukurtsalak irekitzen hasi zen Portugalen. Gaur egun 800 milioi euroko irabaziak lortzen ditu urtero eta 16.000 langiletik gora dauzka. 2009ko maiatzaren 19an bankuaren jabetzakoak ziren banketxe guztietan, tartean Banco de Vasconian, Banco Popularraren irudia eta kartelak jartzea erabaki zuten, Vasconiaren berezko ikur eta izena 1962tik mantendu arren.

2010ko ekainaren 28an Popularrek akordioa sinatu zuen Frantziako Crédit Mutuel-CIC banketxearekin bi enpresen arteko lankidetza eta baterako zerbitzuak eskaintzeko. Hilabete batzuk beranduago Popularrek hainbat sukurtsal banketxe frantziarrarekin batera sortutako Targobank banketxeari eman ziozkion.

2011ko urriaren 7an Banco Pastor banketxe galiziarra erosteko eskaintza aurkeztu zuen, Banco Popularren 1,15 akzio Pastorren akzio bakoitzeko. Banco Pastor galiziako banketxeko akziodun gehienek baiezkoa eman zioten eskaintzari[1].

2012ko azaroan bere kapital beharrizanak betetzeko milaka akzio berriren jaulkipena egin zuen eta akziodun txikien artean 2.500 milioi euro lortu zituen bi asteren epean[2].

Banco Popular taldeko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banco Popularrek erositako banku erregionalen izenak mantentzen ditu oraindik. Honakoak dira:

Horrez gain, maileguen banku bat dauka:

  • Banco Popular Hipotecario

Eta Espainiatik kanpoko presentzia:

Eta internet bidez:

  • bancopopular-e.com

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://online.wsj.com/article/SB10001424052970203633104576622320371011798.html Shareholders Accept Banco Popular Bid Wall Street Journaleko albistea.
  2. http://bolsa.elperiodico.com/noticias-actualidad/noticias/Banco-Popular-culmina-con-exito-la-ampliacion-de-capital-por-2500-millones-euros--0420121128224132.html Banco Popular culmina con éxito la ampliación de capital por 2.500 millones euros El Periodico egunkariko albistea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]