Billy Elliot
Billy Elliot 2000ko Stephen Daldry ingeles zinema zuzendariaren drama film bat da. Bertan, Jamie Bell, Julie Walters, Gary Lewis eta Jamie Draven aktoreek antzeztu zuten.
Film honek Oscar Sarieterako 3 izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Urrezko Globo Sarietarako bi izendapen jaso zituen. BAFTA Sarieterako ere 13 izendapen jaso eta bi sari irabazi zituen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterrako ipar-ekialdeko Durham konderria, 1984-1985eko Erresuma Batuko meatzarien greba garaia. Meatzari eta poliziaren artean istiluak piztu dira, lehenbizikoen artean Tony (Jamie Draven) eta bere aita (Gary Lewis) daude. Aldiz, familiako seme txikiena den Billyk (Jamie Bell) boxeo ikastaroa jasotzen ari da. Baina nahiz eta mutikoak hanka-joko bikaina izan, ez du batere esku kolperik. Egun batez, Billy gimnasiora iritsi eta Wilkinson andrearen (Julie Walters) ballet ikastaroei so egingo die, izaera zorrotzako emakume honek Bilyri bere ballet ikastaroan parte hartzera gonbidatuko du. Hortik aurrera, Billyren grina eta bizi poza guztia dantza egitea izango da, baina honek bere familia nahiz adin bereko mutikoekin arazoak ekarriko dizkio, jarduera hori nesken edo maritxuen jardueratzat jotzen baitute...
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jamie Bell: Billy Elliot
- Julie Walters: Georgia Wilkinson
- Gary Lewis: Jackie Elliot
- Jamie Draven: Tony Elliot
- Jean Heywood: amona
- Stuart Wells: Michael Caffrey
- Nicola Blackwell: Debbie Wilkinson
- Colin Maclachlan: Tom Wilkinson
- Billy Fane: Braithwaite jauna
- Janine Blirkett: Jenny Elliot
- Adam Cooper: Billy Elliot, 25 urterekin
- Merryn Owen: Michael Caffrey, 25 urterekin
- Stephen Mangan: Crane medikua
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Billy Elliot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Billy Elliot filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- 2000ko filmak
- Stephen Daldryk zuzendutako filmak
- Lee Hallek idatzitako filmak
- Jamie Bellek antzeztutako filmak
- Julie Waltersek antzeztutako filmak
- Gary Lewisek antzeztutako filmak
- Jamie Dravenek antzeztutako filmak
- Adam Cooperrek antzeztutako filmak
- Jean Heywoodek antzeztutako filmak
- Patrick Malahidek antzeztutako filmak
- Stephen Manganek antzeztutako filmak
- Fred Astairek antzeztutako filmak
- Greg Brenmanek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Drama filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Langile mugimenduari buruzko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- BAFTA film saridunak