Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Genero-rol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Genero-rolak janzkerari eragiten dio, besteak beste: gizonak eta emakumeak desberdin jantzi behar dira.

Genero-rola edo sexu-rola[1] pertsona batek gizon edo emakume izateagatik kultura eta gizarte baten baitan, egoera nahiz pertsonen arteko harreman baten aurrean. Genero-rolak pertsonen portaera eta jokamoldea baldintzatzen ditu, gizon edo emakume diren, janzkeran, sexualitatean, zaletasunetan, lan-arloan eta emozioak adierazteko moduan, besteak beste.

Ez dago adostasunik gizonen eta emakumeen pertsonalitate eta jokabidean azaldutako desberdintasunei dagokienez. Batzuek diote jaiotzaz datozela eta biologiko eta fisiologikoak direla; aldiz, beste batzuek diote faktore sozial eta kulturalek eragina dutela; hau da, sozializazioaren ondorio direla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]