Billy Ray Cyrus
Itxura
William Ray Cyrus (1961eko abuztuaren 25a, Flatwoods, Kentucky) estatubatuar country abeslaria da, horretaz gain musikaria, konposatzailea eta aktorea ere bada, country musika mundu mailako fenomeno gisa hedatzen lagundu duelarik. Leticia "Tish" Finleyrekin ezkonduta dago eta Cristopher Cody, Trace Cyrus, Brandi Cyrus, Miley Cyrus, Braison Cyrus eta Noah Cyrusen aita da.
2001 eta 2004 bitartean Doc telesaileko aktore nagusia izan zen. Gerora, 2006an, bere alaba Miley Cyrusekin batera Disney Channel kateko Hannah Montana telesaila antzeztu dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Billy Cyrusen webgune ofiziala (Ingelesez)
- Billy Cyrusen IMDBko orrildea ikusgai (Ingelesez)