Miley Cyrus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miley Cyrus
Miley Cyrus Primavera19 -226 (48986293772) (cropped).jpg
(2019)
Bizitza
Izen osoa Destiny Hope Cyrus
Jaiotza Franklin (Tennessee)1992ko azaroaren 23a (28 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Los Angeles
Franklin (Tennessee)
Lehen hizkuntza Amerikar ingelesa
Familia
Aita Billy Ray Cyrus
Ama Tish Cyrus
Ezkontidea(k) Liam Hemsworth  (2018ko abenduaren 23a -  2020ko urtarrilaren 28a)
Bikotekidea(k) Nick Jonas
Justin Gaston
Liam Hemsworth
Cody Simpson (en) Itzuli
Patrick Schwarzenegger
Liam Hemsworth
Lucas Till
Josh Bowman (en) Itzuli
Dailin Castro (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, ahots-aktorea, musikaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria eta aktorea
Lantokia(k) Los Angeles
Lan nabarmenak Hannah Montana
Influentziak Elvis Presley, Madonna, Dolly Parton, Timbaland, Joan Jett, Lil' Kim, Luisito Comunica, Hanson (en) Itzuli, OneRepublic (en) Itzuli eta Britney Spears
Genero artistikoa popa
countrya
pop rock
dance popa
electropopa
rock
hip hopa
teen pop (en) Itzuli
country popa
Ahots mota mezzosopranoa
kontraltoa
Musika instrumentua gitarra elektrikoa
gitarra akustikoa
pianoa
ahotsa
Diskoetxea RCA Records
Fascination Records (en) Itzuli
Walt Disney Records (en) Itzuli
Hollywood Records (en) Itzuli
Disney Music Group (en) Itzuli
The Walt Disney Company
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

mileycyrus.com
IMDB: nm1415323 Allocine: 147673 Rottentomatoes: celebrity/miley_cyrus Allmovie: p474330 TCM: 11181968 Metacritic: person/miley-cyrus TV.com: people/miley-cyrus
Facebook: mileycyrus Twitter: MileyCyrus Instagram: mileycyrus MySpace: mileycyrus Snapchat: mileycyrus Youtube: UCn7dB9UMTBDjKtEKBy_XISw TikTok: mileycyrus Souncloud: mileycyrus Spotify: 5YGY8feqx7naU7z4HrwZM6 iTunes: 137057909 Musicbrainz: 7e9bd05a-117f-4cce-87bc-e011527a8b18 Songkick: 365382 Discogs: 676432 Allmusic: mn0000551762 Deezer: 12436 Edit the value on Wikidata
MileyCyrus signature.svg

Miley Ray Cyrus (jaiotza izena, Destiny Hope Cyrus; Nashville, 1992ko azaroaren 23a - ) abeslari eta aktore estatubatuarra da.

Bere ahots erlatsagatik nabarmentzen da, eta bere musikak estilo sorta bat hartzen du, pop eta country popetik hasita hip hop, esperimental eta rockeraino igaroz. 1990eko hamarkadan jaiotako emakumezko artistarik salduena da Cyrus, eta Billboard 200eko top 10ean lortu ditu album gehien XXI. mendean emakumezko artista bat izateagatik. Bere bizitza pertsonalak, irudi publikoak eta bere jarduerek sarritan eztabaida eragin dute eta estaldura mediatiko zabala jaso dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio zenean bere izena Destiny Hope zen baina berak izena aldatu nahi eta 2008an auzitegietan izena aldatu zuen eta Miley Ray Cyrus izena hartu zuen[1]. Ama, Leticia Tish Finley eta aita Billy Ray Cyrus country musika abeslaria ditu. Hannah Montana[2] izeneko telesailari esker bilakatu zen famatu, Disney Channel-ko[3] telesail famatua.

Bere gurasoek Destiny Hope izena jarri zioten, zerbait handia egitera iritsiko zela pentsatzen zutelako. Baina barre asko egiten zuenez, denek Miley (Smiley) deitzen hasi ziren txikitik. Bere gurasoen etxaldean hazi zen, Nashville-eko baserri batean.

Bere aitaren diskoetxearen nahien aurka, Cyrusen gurasoak sekretupean ezkondu ziren Miley jaio eta hilabete batera, 1992ko azaroaren 23an. Nabarmentzekoa da abeslariaren amabitxia Dolly Parton dela.

Senar-emazteek hiru anai-arreba erdi eman zizkioten Cyrusi: Trace eta Brandi (Tishen antzinako harreman baten semeak) eta Christopher Cody (Billy Ray Cyrusen semea, aurreko harreman batean). Billy Rayk Trace eta Brandi adoptatu zituen txikiak zirenean. Cody aldiz, 1992an jaio zen eta bere amarekin hazi zen Hego Carolinan. Bikoteak, beranduago, bi ume izan zituzten, Cyrusen bi anaia txikiak, Braison eta Noah Cyrus.

Cyrus, aitaren aldeko aitona Ronald Ray Cyrus politikari demokratarengandik oso gertu egon zen; Mileyk hainbat aldiz egin dio omenaldia 2006an hil zenetik, horien artean, bere bigarren izena "Ray" -ra aldatzea. Cyrusen aitaren arabera, "Jende askok dio Mileyk Miley Ray izena Billy Rayrengatik aldatu zuela, baina ez da egia. Nire aitaren omenez egin zuen, biek bakoitzaren zati bat eduki nahi zutelako ".

Karrera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mileyri antzerkigintza interesatzen hasi zitzaion bere telebistako lehen programa egin zuenean, Doc, bertan Kylieren papera egin zuen. Telesaila hori bere aitak zuzendua zen. 2003an lehen filma egin zuen, Big Fish.Esan beharra dago, film honetan Destiny Cyrus izena erabili zuela; gaur egungo Miley izen artistikoaren ordez. Gainera bi bideo musikaletan parte hartu zuen, If Heartaches Have Wings eta Colgate Country Showdown, azken onetan bere aitarekin.

Hamaika urte zituela bere lehenengo audizioa egin zuen Best Frienderako (Disney) baina txikiegia zelako ez zioten papera eman.

Mileyk audizioak egin zituen Hannah Montana telesailetan agertzeko eta papera eman zioten pertsona dinamikoa zelako eta bizitzako segundo bakoitza aprobetxatzen zuelako (Disneyko exekutibo batek esan zuenez behintzat), horregatik aukeratu zuten protagonista izateko. Gaur egun Miley Stewart bezala jarraitzen du Hannah Montana telesailean eta bera da gaur egungo pop musikako sentsazioa. Miley Cyrusek bizitzan Hannah Montana bezala ere egiten du, bere izenean CD bat eduki arren.

2006ko ekainaren 22an Mileyk kontzertua eman zuen Hannah Montana moduan Disney's Typhoon Lagoon izeneko parke tematiko batean (Walt Disney World, Orlando, Florida). Kontzertua grabatu egin zuten Disney Channelerako. 2006ko urriaren 24an Walt Disney Recordsek bere lehen diskoa grabatu zuen estudioan eta bertan Hannah Montanaren zortzi abesti agertzen ziren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Filma
2003 Big Fish
2007 High School Musical 2
2008 Hannah Montana & Miley Cyrus: Best of Both Worlds Concert
Bolt
2009 Hannah Montana: The Movie
2010 The Last Song
Sex and the City 2
2011 Wings
Telebista
Urtea Telesaila
2003 Doc
2006–2010 Hannah Montana
2006 "That's So Suite Life of Hannah Montana"
2007 The Emperor's New School
2008 Studio DC: Almost Live
2007–2008 The Replacements
2009 "Wizards on Deck with Hannah Montana"
2015 The Voice: season 11
2017 The Voice: season 13

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioan
EP
Hannah Montana
Zuzenean
  • Hannah Montana & Miley Cyrus: Best of Both Worlds Concert (2008) – CD + DVD
  • iTunes Live from London (2009) – EP

Tourrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Best of Both Worlds Tour" (2007–2008)[4]
  • "Wonder World Tour" (2009)[5]
  • "Gipsy Heart Tour" (2011)
  • "Bangerz Tour" (2014)[6]
  • "Milky Milky Milk Tour" (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miley Turns Her Back On Destiny
  2. (Gaztelaniaz) Hannah Montana. 2021-05-03 Noiz kontsultatua: 2021-05-03.
  3. Disney Channel. 2020-10-24 Noiz kontsultatua: 2021-05-03.
  4. (Gaztelaniaz) Best of Both Worlds Tour. 2021-02-25 Noiz kontsultatua: 2021-05-03.
  5. (Gaztelaniaz) Wonder World Tour. 2020-11-08 Noiz kontsultatua: 2021-05-03.
  6. (Gaztelaniaz) Bangerz Tour. 2021-04-20 Noiz kontsultatua: 2021-05-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.