Biltegiratze periferiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Biltegiratze periferikoa konputagailuaren unitate zentralari datuak memoria nagusitik ezabatu eta gero berrriz eskuratzea ahalbidetzen dion periferikoa da.

Biltegiratze periferiko erabilienak: Diskete unitatea, disko gogorra, DVDa, CDa, USB memoria, unitate magneto-optikoak...

Diskete unitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastikozko disko malgua, magnetizagarriaz den material batez estalia, gordetze gailu bezala erabiltzen dena. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da buru irakurle batzuei esker. Erdian burdinazko eraztuna dutenak, plastikoak itxura gal ez dezan, eta gainetik plastikozko azal babeslea jartzen zaie.

Periferiko helbidegarria (atzipen zuzena) eta berrabilgarria da.

Disko gogorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainazal magnetizagarri batez estalitako euskarri zirkularra, informazioa sistema bitarrez gordetzeko balio duena; alde bakoitza pistaz osatzen da eta pista bakoitza sektorez. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da irakurri eta idazketarako buru batzuei esker. Diskoaren alde bietan gordetzen da informazioa.

Diskoaren kalitatearen arabera, datu gehiago edo gutxiago biltegira daitezke. Diskoaren alde bakoitzak pistaz (eraztunak) osatuta dago. Pista hauetan informazioa gordetzen da, datu bat bestearen atzetik, blokeak osatuz. Barneko pistetatik kanpoetara zenbakitzen dira pistak.

Posizio berbera hartzen duten pisten multzoari zilindro deitzen zaio. Beste modu baten esanda, irakur-idazketarako buruak mugitu gabe irakur daitekeen pista-multzoa zilindroa da . Pistek daukaten zenbakiarekin izendatzen dira.

Diskoak ere sektoretan banatzen dira. Sektore bat pista zati bat da eta 512 byte ditu. Sektore bakoitzari helbide bat lotzen zaio, errazago izateko bere edukia atzitzea.

Flash memoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flash teknologiako memoria ez hegazkorrak dira, hau da, ez dute energiarik behar informazioa irauteko. Gigabyte gutxiko kapazitatea du eta komunikazio protokolo desberdinak ditu PUZ-rekin datuak transmititzeko, hala nola USB eta firewire.

Unitate magnetiko-optiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laserren zehaztasuna eta magnetikoen abantailak uztartzen dituzte. Eramangarriak dira eta bere datuak ezabatu eta aldatu ahal dira (ikus ZIP unitate)

CD-ROM unitate eta DVD-ROM unitate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laser teknologiaz funtzionatzen duten datu gordetze gailuak. CD-ROM eta DVDak informazioa era optikoan gordetzen dute. Informazioa sektoretan banatuta dago eta sektore horiek espiralean banatzen dira erditik hasita, ez disko gogor edo disketetan bezala.

Dvd-rom unitateak: Beste mota laser bateko CD-ROM unitatea da. Laser honek arraildura txikiagoak egiten ditu, eta arrailduren arteko tarteak txikituz informazio gehiago sartzea lortzen da (grabazio dentsitate handiagoa).

CDaren alde biak erabiltzen dira eta alde bakoitzetik grabatzeko kapa bi dituen berritasunak daukate.

Abantailak: CD Unitateren gordetze ahalmena biderkatzen du. (x2, x4,x8...)

DVDaren eta CD-ROMaren ezaugarriak:

  • Biltegiratze ahalmen handia
  • Laser teknologiaz funtzionatzen dute
  • Tenperatura handiek, ez hautsak, ez eremu magnetikoak ez diote eragiten
  • Abiadura handiko datu-transmisioa daukate

Zinta unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bobina: Zinta magnetikoa bobina baten biribilka daiteken plastikozko euskarri magnetizagarria da. Gailu honen unitatea armairu bateko itxura du. Honen barruan bobina bi daude, bat igorlea, irakurtzeko eta idazteko eta bestea hartzailea, irakurtzeko eta idazteko burutik igaro eta gero zinta bertan biltzen dena.

Bere ezaugarriak:

  • Zinta euskarri jarraitua edo sekuentziala, beraz ez-helbidegarria
  • Euskarria berrabilgarria da
  • Biltegiratze ahalmena bit-hazbetekotan neurtzen da (bpi bits per inch).

Kartutxo:Aurrean aipatutako zinta magnetiko da baina agerian dagoen bobina baten agertu beharrean, zintaren bobinak kartutxo batez babestuta daude, normalki plastikozkoa. Askoz txikiagoak dira. Bideo-zintak bezala baina txikiagoak.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]