Periferiko (ordenagailua)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Konputagailuaren periferikoak

Periferikoak (edo gailu periferikoak) ordenagailuaren nukleoaren parte ez diren hardware-osagaiak dira, sistema informatikoari erraz konektatzen zaizkionak. Konputagailua kanpoarekin komunikatzeko eta datuak gordetzeko erabiltzen dira, haren funtzionamendurako osagarriak izanik.

Ordenagailuaren nukleoa prozesatzeko unitate zentralak (PUZ), memoria nagusiak, sarrera/irteerako sistema eta haien arteko komunikaziorako busek osatzen dute. Horiez gain, ohikoa izaten da konputagailuari sarrera periferikoren bat (teklatua, sagua), irteerakoren bat (pantaila, inprimagailua) eta biltegiratzeko periferikoren bat (USBa) konektatzea. Periferikoen funtzionamendua sistema informatikoak kontrolatzen du, nahiz eta ez izan haren osagai zentral.

Periferikoen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periferiko terminoak «gehigarria baina ez-funtsezkoa» adierazten badu ere, horietako asko funtsezko elementu bihurtu dira gaur egungo sistema informatikoetan. Pantaila, adibidez, ezinbestekotzat jo badaiteke ere, teknikoki ez da beharrezkoa. Izan ere, hasierako ordenagailuek ez zuten pantailarik. Denboran gertuago geratzen zaigun beste adibide bat saguarena da. 1990eko hamarkadaren hasierako konputagailuetan ez zen sagurik erabiltzen. Garai hartako sistema eragileek komando-lerroko interfaze bat zuen, eta sagua ez zen beharrezkoa. Gerora, sistema eragileak aldatu egin ziren, sagua agertu zen gailu periferiko moduan, eta gaur egun ia ezinbestekoa bilakatu da konputagailuetan.

Gailu periferikoek betetzen duten funtzioaren arabera, hainbat kategoriatan sailka daitezke: sarrera-periferikoak, irteerakoak, sarrera/irteerakoak, biltegiratze-periferikoak eta komunikaziorako periferikoak.

Sarrera-periferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuan datuak sartzeko erabiltzen diren gailuak dira.

Teklatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teklatua eta sagua
Sakontzeko, irakurri: «Teklatu (ordenagailua)»

Funtzio desberdina betetzen duten teklez osatua dago, modu desberdinean banatuak agertzen direnak, hizkuntza edo behar desberdinetara egokituak. Teklatu mota asko dauden arren, teklen arabera sailkatzen dira: QWERTY, AZERTY, etab. Forma berria dutenak sortzen ari dira: ergonomikoak, malguak, etab. Nahiz eta ahotsa testu bihurtzeko edo keinuak ezagutzeko metodoak asko hobetzen ari diren, gaur egun oraindik funtsezko sarrera-periferikoa da.

Sagua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagua
Sakontzeko, irakurri: «Sagu (ordenagailua)»

Konputagailuen ingurune grafikoarekin errazago lan egiteko erabiltzen den periferikoa da. Bere funtzio nagusia kurtsorea pantailako posizioren batean kokatzea da. Horretarako, ordenagailuak saguaren mugimendua detektatu eta kurtsorea monitorean erakusten du; periferiko erakuslea dela esaten da. Beste hainbat funtzio bete ahal izateko botoiez hornituta dago. Saguaren mugimendua jasotzeko teknologia desberdinak daude: bolatxoa, argia, etab. Mugimendua ondo detektatzeko, sagu-azpikoa erabiltzea gomendatzen da. Ordenagailura konektatzeko aukera desberdinak daude: USB bidez kablea erabiliz, Bluetooth bidez haririk gabe, etab. Beste periferiko erakusle batzuk ere badira: Joystik-a, arkatz optikoa, etab.

Eskanerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskanerra
Sakontzeko, irakurri: «Eskaner»

Irudien eskaner-a (edo eskanerra) argia erabiliz dokumentuak irakurri eta irudi digital modura gordetzen dituen periferikoa da. Zuzenean konputagailura konekta badaitezke ere, askotan haien erabilera hainbat erabiltzaileren artean konpartitzen da eta sare informatiko lokal baten bidez konektatzen da (lantegi eta eskoletan, adibidez). Badira bestelako eskanerrak, eskaneatu nahi den elementuaren gainetik eskuarekin mugituz erabiltzeko moduko tresna txikiak. Barra-kodeak eta QR kodeak eskaneatzeko periferikoak, adibidez, eskanerra kodearen gainetik pasatzean kodeari dagokion zenbakia irakurtzea lortzen da, teklatuan kodearen zenbakia idatzi izan balitz bezala.

Web kamera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web kamera
Sakontzeko, irakurri: «Web kamera»

Ordenagailura konektatzen den kamera digitala da, normalean txikia da eta pantailari erantsita jartzen da. Kamerek jasotako irudiak konputagailura iristen dira, bertan gorde edo editatzeko. Irudiak zuzenean Internet bidez transmititzeko aukera ere ematen du. Asko erabiltzen dira bideodeietan, hainbat lagunen arteko elkarrizketetan zuzeneko audioaz gain bideoa ere konpartitzeko. USB bidez konektatu ohi dira.

Mikrofonoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrofonoa eta web kamera
Sakontzeko, irakurri: «Mikrofono»

Mikrofonoa soinua jaso eta konputagailuan audio moduan gordetzeko aukera ematen duen periferikoa da. Erabilera aurreratuagoetan, audioaren tratamendua eginez gero (ahotsaren ezagupena), ordenagailuak ahotsaren bidez emandako aginduak exekutatuko ditu.

Biltegiratze periferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Biltegiratze periferiko»

Informazioa jasotzeko erabiltzen diren periferikoak dira. RAM motako memoriak ezin dira mota honetako periferikoak bezala hartu, gordetzen duten informazioa ez delako betirako biltegiratzen.

CD grabagailua

CD grabagailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko trinkoetan (CD) edo DVD-etan datuak grabatzeko balio duen periferikoa. CD grabagailuek CD-a baino ezin dute grabatu eta DVD grabagailuek bi euskarrietan grabatu dezakete. Euskarri horiek 4 mila disko grabatu ditzakete, eta kantitate horrekin degradatzen hasi dira.

CD irakurgailua

CD irakurgailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CD irakurgailu bat gailu elektroniko bat da, laser izpi bat erabiliz horiek irakurtzea ahalbidetzen duena eta, ondoren, hau ordenagailuak interpretatzen dituen bulkada elektrikoetan eraldatzea ahalbidetzen duena, CD grabagailuek idatzitakoak (askotan "erregailu" deituak), CD irakurgailuaren antzeko gailu bat, kontrakoa egiten duenaren diferentziarekin, hau da, bulkada elektrikoak laser argi sorta batean eraldatzea, CDan datu bitar formakoak gordetzen dituztenak.

Oso sineste arrunta da putzu bat balio bitar bati dagokiola pentsatzea, eta lau bat beste balioari, baina ez da horrela, balio bitarrak putzutik lauterako trantsizioek detektatzen baitituzte, eta alderantziz: trantsizio batek 1 bitar zenbakia zehazten du, eta putzu edo lau baten luzerak 0 bitar zenbakien ondoz ondoko kopurua adierazten du.

DVD grabagailua

DVD grabagailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DVD grabagailua disko optiko unitate bat da, disko aldakor digitalak (DVD) audio, bideo eta datu formatuan irakurri eta grabatzeko gai dena. Grabatutako DVD diskoak edozein DVD erreproduzitzailetan erreproduzitu daitezke.

DVD irakurgailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DVD irakurgailua

DVD erreproduzitzaile (herrialde batzuetan "DVD-a jotzen du") Blu-Ray disko, CD eta DVD diskoak erreproduzitzeko erabiltzen den gailu elektronikoa da. DVD erreproduzitzaile gehienek telebista bezalako irteera-gailu batera konektatuta egon behar dute.

Disko gogorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko gogorra
Sakontzeko, irakurri: «Disko gogor»

Ordenagailuan gordeta dagoen informazioa biltegiratzen da disko gogorretan. Memoriak eta disko gogorrak batzuetan pentsatzen dugu gauza bera dela, baina ez. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu eta gertaeraren arabera erabiltzen da bat ala bestea. Adibidez, daturen bat lortu nahi dugunean, memoria hartzen du disko gogorraren datu-multzo bat (disko gogorreko kopia bat eginez) non egon daiteke bilatzen duen datu konkretu horrek. Horrela bilaketak azkarragoak dira. Hala ere, ordenagailua amatatzen dugunean, memorian zeuden datuak galtzen dira. Horregatik, disko gogorrak erabiltzen dira arazo hori sahiesteko. Gainera, barnekoak edo kanpoko disko gogorrak izan daitezke.

USB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 GigaByte-ko USB-a
Sakontzeko, irakurri: «USB memoria»

“Universal Serial Bus” edo pendrive kanpoko disko gogorrak bezala dira baina bere tamaina eta biltegiratze kapazitatea txikiagoa da. Gainera, memoria-flash erabiltzen dute datuak irakurtzeko eta idazteko une berean. Gailu honen memoria tamaina handitzen ari da denborarekin. Gaur egun, 1 TB-eko tamainaraino saltzen ari dira.

Irteera periferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuaren informazioa kanporantz erakusten duten periferikoak dira. Hauek seinale elektrikoak erabiltzaileak ulertuko duen zerbaitetan bihurtzen dute. Baina mota honeko periferiko guztiek ez dute informazioa erakusten, bozgorailua, adibidez, ez du informazioa erakusten.

Ordenagailu baten pantaila

Pantaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pantaila (ordenagailua)»

Irteerako periferiko bat da, honek ordenagailua sortzen duen datuak grafikoki erakusten ditu. Mota askoko pantailak daude, adibidez:

Inprimagailu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimagailua
Sakontzeko, irakurri: «Inprimagailu»

Elektronikoki gordeta dauden testuak edo grafikoak kopia fisikoak sortzen ditu, normalean paperan. Horretarako laser teknologia erabiltzen da edo tinta-kartutxoa. Inprimagailu batzuk ordenagailuarekin kableen bidez daude konektatuta. Beste batzuk, ordez, sareen bidez. Sare horreko erabiltzaile guztiak inprimagailua erabil dezakete. Gaur egun inprimagailua funtzioaniztunak dira, inprimatu eta eskaneatu egiten dituzte. Esan beharra dago, inprimagailu multifuntzional hauek ez direla irteerako periferikoak,

sarrera/irteerekoak baizik.

Bozgarailu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

USB bidezko bozgorailua
Sakontzeko, irakurri: «Bozgorailu»

Irteerako periferiko honek seinale elektrikoak soinuetan bihurtzen ditu. Ordenagailuak igortzen duten soinuak entzuteko erabiltzen dira. Esan beharra dago, txartel nagusiek bozgorailu bat dutela akats soinuak edo prozesuak adierazteko.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio periferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gailu edo gehiagoen artean komunikazioa ahalbideratzen du.

Fax[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panasonic markako Fax-a
Sakontzeko, irakurri: «Fax»

Fax edo telefax transmisio telefonikoen bidez egiten da. Fax makina eskaneatzen du dokumentu bat edo argazki bat eta bihurtzen du mapa-bit argazki batean. Gero, telefonia sareetatik bidaltzen dio inprimagailu bati edo beste irteera-gailu bati bultzada elektrikoen bidez.

Bideratzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Router bat
Sakontzeko, irakurri: «Bideratzaile»

Router edo bideratzaileak sare desberdinetan dauden bi pertsonak komunikatzeko erabiltzen dira. Hau da, router-ak sortzen du datu-paketeak jatorritik bere helmugara iristeko sareen arteko ibilbide bat. Agian bere helmugara iristeko, hainbat router-etik pasa beharko liteke paketea.

Switch[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 GigaByte-ko switch gailua
Sakontzeko, irakurri: «Switch»

Switch-ak datu-paketeen transmisioa sahiesten dute bi konputagailuak sare berean badaude. Bestela, routerrak egotea beharrezkoa izango litzateke. Switch-ak oso erabilgarriak dira ordangailu asko badaude sare berean.

Modem[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V34 Modem bat
Sakontzeko, irakurri: «Modem»

Modem-a erabiltzen da, batez ere, bi konputagailuak elkarrekin komunikatzeko. Modem-a hartzen du mezua eta seinale-analogikoak sortzen ditu eta hartzailearen modem-a hartzen du seinale hauek eta seinale-digitaletan bihurtzen ditu. Seinale digitalak ordenagailuak ulertzen ditu baina analogikoak ez. Gainera, interneta izateko beharrezkoa da modem bat izatea.

Sare-txartela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 Megabit-eko Sare-Txartel bat
Sakontzeko, irakurri: «Sare-txartel»

Beste konputagailuekin edo beste gailuekin  komunikazioa izateko beharrezkoa da sare-txartel bat. Sare-txartela sare batean izateko sarbidea ematen dio ordenagailuari eta Sare-txartela identifikadore bat MAC (“Media Access Control”) ematen dio ordenagailuari baimena izateko.

USB HUB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

USB HUB
Sakontzeko, irakurri: «USB hub»

Gailu honek ahalbidetzen dio erabiltzaileari konektatzeko USB gehiago, baldin eta USB portu kopuruak gainditzen badira. Gailu honek hainbat USB portu dauzka, bi baino gehiago izan lirateke, eta informazio guztia bus kable beretik transmititzen da. Gainera, tresna hau ordenagailuan konektatzen da USB portu batetik.

Sarrera eta irteera periferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sarrera-irteerako unitate»

Periferiko hauek ordenagailuari komunikatzea laguntzen die. Informazioa jasotzea eta erakustea uzten dizkio.

Ukimen-pantaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukimen-pantaila
Sakontzeko, irakurri: «Ukimen-pantaila»

Ukimenari sentikor den pantaila bat da. Horrela datuak sartu daitezke, teklatu birtual baten bidez adibidez. Gainera, pantailan sartzen den datuen ondorioz sortzen den informazioa erakutsi daiteke.

Inprimagailu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimagailu funtzioaniztuna
Sakontzeko, irakurri: «Inprimagailu»

Gaur egungo inprimagailuak normalean funtzioaniztunak dira. Hau da, datuak inprimatzen eta eskaner baten bidez irakurtzen ditu. Eskanerra sarreko periferiko bat izanik eta inprimagailua irteerakoa.

Errealitate birtualako kaskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitate birtualako kaskoa
Sakontzeko, irakurri: «Errealitate birtual»

Sarrera eta irteerako periferiko honek hiru dimentsiko errealitate birtual bat erakusten eta bertan eragina izatea ahalbidetzen dizu. Kasu honetan, kaskoa erakusten dizun errealitate birtuala izango litzateke irteera. Gorputzaren mugimendua baizik sarrera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]