Bizkaiko Herrialde Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bizkaiko Herrialde Txapelketa
Antolatzailea Bizkaiko Futbol Federazioa
Sorrera 1913 (Iparraldeko Eskualdeko txap.)
1922 (Bizkaiko Herrialde txap.)
1940 (azkena)
Eremua  Bizkaia
Garaipen gehien Athletic (16 txap.)
Txapelduna Athletic (1940)

Bizkaiko Herrialde Txapelketa (gazteleraz Campeonato Regional de Vizcaya) edo Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa (gazteleraz Campeonato Regional del Norte), Bizkaiko Futbol Federazioak 1913 eta 1940 artean antolatu zuen txapelketa izan zen eta Espainiako Errege Koparako sailkapen gisa erabili zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi fase izan zituen. Lehenengoan, Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa jokatu zen 1913 eta 1922 artean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantabriako taldeek hartu zuten parte. 1916an Kantabriako federazioa sortu eta beren txapelketa propioa antolatu zuten.

1918an bizkaitar eta gipuzkoar taldeen arteko desadostasunak zirela eta, federazioak banatu eta bakoitzak bere txapelketari ekin zion. Bestalde Santanderko Racing itzuli zen.

1922an bizkaitar eta arabarrak bakarrik gelditu zirenez Bizkaiko Herrialde Txapelketa izena hartu zuen txapelketak. Bilboko Athletic Kluba izan zen garaipen gehien lortu zituen taldea.

1935ean ez zen jokatu, Euskal Kopa jokatu baitzen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa (1913-1922)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Talde kopurua
1913-14 Athletic Real Sociedad 6 talde
1914-15 Athletic Getxoko Arenas 6 talde
1915-16 Athletic Real Sociedad 7 talde
1916-17 Getxoko Arenas Athletic 7 talde
1917-18 Real Unión Getxoko Arenas 4 talde
1918-19 Getxoko Arenas Racing Santander 5 talde
1919-20 Athletic Racing Santander 5 talde
1920-21 Athletic Getxoko Arenas 5 talde
1921-22 Getxoko Arenas Racing Santander 5 talde

Bizkaiko Herrialde Txapelketa (1923-1940)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Talde kopurua
1922-23 Athletic Getxoko Arenas 6 talde
1923-24 Athletic Getxoko Arenas 6 talde
1924-25 Getxoko Arenas Athletic 6 talde
1925-26 Athletic Getxoko Arenas 6 talde
1926-27 Getxoko Arenas Athletic 6 talde
1927-28 Athletic Deportivo Alavés 6 talde
1928-29 Athletic Getxoko Arenas 6 talde
1929-30 Deportivo Alavés ?
1930-31 Athletic ?
1931-32 Athletic ?
1932-33 Athletic ?
1933-34 Athletic ?
1934-38 ez jokatua
1938-39 Bilbao Athletic (B taldea) ?
1939-40 Athletic ?

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Bilboko Athletic Kluba 16 1914, 1915, 1916, 1920, 1922, 1923, 1924, 1926, 1928, 1929, 1931, 1932, 1933, 1934, 1939 (B), 1940
Getxoko Arenas 5 1917, 1919, 1922, 1925, 1927
Real Unión 1 1918
Deportivo Alavés 1 1930