Real Unión

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Real Unión Club de Irún
Ezizena(k) Txuribeltzak
Sorrera 1915ko maiatzaren 15a (103 urte)
Futbol zelaia Stadium Gal
(edukiera: 5.000 lagun)
Presidentea Ricardo García Arias
Entrenatzailea Euskal Herria José Luis Ribera
Liga 2. B mailan
2017-18 13.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Real Unión taldea 1924an.

Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, 2009-10eko denboraldian 2. mailan jokatuko duena.

Talde historikoa da, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen, eta lau aldiz irabazi du Espainiako Futbol Kopa.

Azken hamarkadotako jokalari ospetsuen artean, aipatzekoak dira Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.

Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Iparraldeko txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa ere sarritan irabazi zituen, Gipuzkoan Errealarekin lehia izugarria izan zuen. 1934an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa ere irabazi zuen.

Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak. Espainiako Ligaren aurreneko lau denboralditan lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen.

Behe mailetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan emaitzak okerragoak izan ziren eta 1942an hirugarren mailara jeitsi zen, garai hartan ezbaitzen bigarren B mailarik. Ordutik aurrera hirugarren mailan aritu zen. 1958 eta 1964an bigarren mailara itzuli zen, baina bietan urtebete iraun zuen.

1977an bigarren B maila sortu zen eta hasieratik bertan aritu zen Real Unión. 1987an jokaturiko azkenengo Afizionatuen Espainiako txapelketa irabazi zuen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan, 2008-09koan, Bigarren B mailako txapeldun geratu zen eta igoera-fasean Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo zen[1].

Urtebete egin zuen bertan baina 21. postuan sailkatu eta maila galdu zuen. Hurrengo urteetan ibilbide gorabeheratsua egin du Bigarren B mailan, eta birritan igoera play-offetara sailkatu den arren ez du Bigarren mailara itzultzea lortu. Aipatzekoa da era berean 2015ean Federazioaren Kopa irabaztea lortu duela CD Castellóni finaleko partida biak irabazita, Castellón 0-1 eta etxean 3-0[2].

2015eko uztailaren 15ean ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurkako partida jokatu zuen eta 0-0 berdindu zuten.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Irun Sporting Club
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Racing Club Irun
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Unión 1915

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2018

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • seigarrena 1929-30 denboraldian.

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • laugarrena 1932-33 denboraldian.

2. B mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 2002-03 eta 2008-09

Hirugarren mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 1957-58, 1963-64, 1991-92 eta 1992-93.

Espainiako Futbol Errege Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 1913, 1918, 1924 eta 1927.
  • Finalista (1): 1922.

Espainiako Futbol Federazioaren Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2015

Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1918.

Gipuzkoako Herrialde Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (8): 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930 eta 1931.

Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1934 eta 1987.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Real Uniónen ibilbide historikoa»

2018-19 barne:

Espainiako Ligan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Kopa
1999-00 Bigarren B maila 16.a
2000-01 Bigarren B maila 9.a
2001-02 Bigarren B maila 6.a
2002-03 Bigarren B maila 1.a 1/16
2003-04 Bigarren B maila 12.a 2. itzulia
2004-05 Bigarren B maila 2.a
2005-06 Bigarren B maila 5.a 3. itzulia
2006-07 Bigarren B maila 4.a 2. itzulia
2007-08 Bigarren B maila 5.a 1/32
2008-09 Bigarren B maila 1.a 1/16
2009-10 Bigarren maila 21.a 2. itzulia
2010-11 Bigarren B maila 4.a 1/32
2011-12 Bigarren B maila 14.a 1. itzulia
2012-13 Bigarren B maila 8.a
2013-14 Bigarren B maila 15.a
2014-15 Bigarren B maila 4.a
2015-16 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 7.a 1. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 13.a 1. itzulia

Lehen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Unión 2014-2015

Real Unión 2015-2016

Real Unión 2016-2017

Real Unión 2017-2018

Real Unión 2018-2019

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Real Union, Bigarren Mailako taldea, Eitb Albisteak, 2009-06-22
  2. Real Unión txapeldun Castellóri finala irabazita, Eitb Albisteak, 2015-04-16

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]