Black Lives Matter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Black Lives Matter
Black Lives Matter logo.svg
Datuak
Izen laburra BLM eta BLM
Mota Gizarte mugimendua
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parte antirrazismo
Historia
Sorrera 2013ko uztailaren 13a
Sortzailea
Jasotako sariak

blacklivesmatter.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Black Lives Matter (BLM izenarekin ere ezagutua; euskaraz Beltz Bizitzek Ere Inporta Dute bezala itzuliko zen) pertsona beltzen giza eskubideak lortzeko mugimendu internazional bat da, Estatu Batuetan hasi egin zen komunitate afroestatubatuarretan.

Mugimendu hau beltzekiko indarkeria eta arrazakeria sistematikoaren kontrako borroka da. BLM mugimenduak egunerokotasunean protestak edukitzen ditu polizien eskuetan pertsona beltz errugabeen hilketengatik eta gai zabalagoetan, esaterako polizia-basakeria, arrazako desberdintasuna eta arrazako profilaketa estatu batuetako sistema kriminalean.


2013an mugimendua #BlackLivesMatter hashtag-a erabiltzen hasi zen sare-sozialetan George Zimmerman, Trayvon Martin izeneko gazte beltzaren hiltzaileari absoluzioa eman ziotenean. Baina mugimenduak errekonozimendua irabazten hasi zen nazionalki 2014an, bi beltzen hilketa eta gero: Michael Brown, poliziak tiroka hil zuen eta Eric Garner, polizia batek estrangulatu zuen hil harte. Fergusonen eta New Yorken protestak eta matxinadak hastea eginez.

Geroztik mugimenduko parte hartzaileek beste beltzen hilketengatik manifestatu dira, adibidez: Tamira Rice, Eric Harris, Walter Scott, Jonathan Ferrell, Sandra Bland, Samuel DuBose, Freddie Gray eta George Floyd.

BLM mugimendua historiako mugimendu handiena bihurtu da George Floyden hilketatik, 2020ko maiatzak 26an hasi ziren protestak justizia egiteko Floyden hilketagatik. George Floyd jendearen aurrean eta kamaren aurrean eraila izan zen hiru polizien eskuetan, Derek Chauvikek hanka lepoan jarrita horrela axfixatuz, Floyden hilketaren bideoa birala egin zen eta bere azkenengo hitzak " I can´t breathe " itzultzen dela "ezin dut arnasa hartu" eta " My Neck Hurts, All my Body Hurts " itzultzen dela "Nire Lepoan Mina dut, Nire Gorputz Osoan Mina dut" izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]