Blagoevgrad probintzia
| Blagoevgrad probintzia | ||
|---|---|---|
| Administrazioa | ||
| Izen ofiziala | Благоевград Blagoevgrad | |
| Herrialdea | ||
| ISO 3166-2 | BG-01 | |
| Hiriburua | Blagoevgrad | |
| Zatiketa | ikusi
| |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 41°45′N 23°15′E / 41.75°N 23.25°E | |
| Azalera | 6.449,47 km² | |
| Mugakideak | Kiustendil probintzia, Sofia probintzia, Pazardzhik probintzia eta Smolian probintzia | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 286.333 (2024ko abenduaren 31) | |
| Dentsitatea | 44,4 bizt/km² | |
| Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua | |
| Matrikula | E | |
| bl.government.bg | ||
Blagoevgrad probintzia (bulgarieraz: област Благоевград, oblast Blagoevgrad edo Благоевградска област, Blagoevgradska oblast), Piringo Mazedonia eta Ekialdeko Mazedonia[1] ere deitua, hego-mendebaldeko Bulgariako oblasta da, hegoaldean Grezia eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublika dituena. 6.449,5 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 323.522 biztanle zituen[2]. Bulgariako hirugarren probintziarik handiena da, Burgas eta Sofiaren ondotik. Hiriburua Blagoevgrad da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean, Kiustendil eta Sofia probintziekin du muga, ekialdean Pazardzhik probintziarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin.
Erliebe askotarikoa dago. Mendiguneetan, Rila, Pirin eta Rodopeak dira aipatzekoak; haranetan daude, ostera, lurraldeko herrigune nagusiak, Struma eta Mesta ibaien ibarretan. Lurraldeko ibai-garraio nagusia ere ibar horietan zehar egiten da.
Klimari dagokionez, kontinentala eta mediterraneoa dago lurraldean. Baliabide natural nagusiak egurra, ikatza, marmola eta granitoa dira. Lurraldearen %52 inguru basoak dira, eta nekazaritzako soroak %38.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerri hauek daude Blagoevgrad probintzian:
- Bansko
- Belitsa
- Blagoevgrad
- Garmen
- Gotse Delchev
- Hadzhidimovo
- Kresna
- Petritx
- Razlog
- Sandanski
- Satovtxa
- Simitli
- Strumiani
- Jakoruda
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Равносметката от войната е, че България е приобщила към своята територия единствено българите от Пиринския край. Въпреки това, според Иван Марков, за хората от Източна Македония, или сегашният Пирински край, действително това е освободителна война.
- ↑ 2011 Population Census - main results. nsi.bg (kontsulta data: 2017-8-8).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) (Bulgarieraz) Blagoevgrad probintziako webgunea (bulgarieraz eta ingelesez)