Kiustendil probintzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kiustendil probintzia
 Bulgaria
Kadin-bridge-Nevestino-Bulgaria.JPG
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
ISO 3166-2 BG-10
Hiriburua Kiustendil
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 42° 15′ N, 23° 00′ E / 42.25°N,23°E / 42.25; 23Koordenatuak: 42° 15′ N, 23° 00′ E / 42.25°N,23°E / 42.25; 23
Kyustendil in Bulgaria.svg
Azalera 3.084,3 km²
Mugakideak Blagoevgrad Municipality Itzuli, Blagoevgrad probintzia, Razlog Municipality Itzuli eta Belitsa Municipality Itzuli
Demografia
Biztanleria 136.686 bizt. (2011)
Dentsitatea 44,32 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala bulgariera eta erromaniera
Ordu eremua Eastern European Time Itzuli eta Eastern European Summer Time Itzuli
Matrikula KH
kn.government.bg

Kiustendil probintzia (bulgarieraz: Област Кюстендил, Oblast Kyustendil) mendebaldeko Bulgariako oblasta da. Iparraldean Pernik probintziarekin dauka muga, ekialdean Sofia probintziarekin, hegoaldean Blagoevgrad probintziarekin eta mendebaldean Mazedoniako Errepublika eta Serbiarekin. 3.084 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 136.686 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kiustendil da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiustendil probintzian bederatzi udalerri eta 182 herri daude. Udalerriak hauek dira (2009. urteko biztanleria-datuekin):

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia-, ekologia- eta kultura-ondarea ondo gordetzen jakin izan dute. Gaur egun turismoa indarra hartuz doa, besteak beste ur mineral termalen bidezko errehabilitazio-egoitza berri erakargarriak egin dituztelako. Izan ere, hirien inguruko eskualdeetan aberastasun handia dago: bide-berdeak, Erdi Aroko eraikinak, paisaia ikusgarriak, arrantza, ehiza, era askotako mendi-ibiliak egiteko aukera eta abar, eguraldi egokiarekin.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide garrantzitsuek zeharkatzen dute probintzia: Mazedoniako Errepublika eta Sofia lotzen dituena, Serbiako Nis eta Bosilegrad Kiustendilekin lotzen dituena; Konstantinopla (gaurko Istanbul) eta Itsaso Adriatikoa lotzen zituen merkataritza-bide zaharra ere Duniptsa-Kiustendilen barrena igarotzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiustendil probintzia Aldatu lotura Wikidatan