Blagovestxensk
Blagovextxensk Благовещенск | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Blagovextxensk gauez Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errusia | ||
Oblast-a | Amur | ||
Alkatea | Valentina Sergeevna Kalita (en) | ||
Izen ofiziala | Благовещенск | ||
Jatorrizko izena | Благовещенск | ||
Posta kodea | 675000, 675002–675006, 675009–675011, 675014, 675016, 675018–675021, 675025, 675028 eta 675029 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°15′28″N 127°32′11″E / 50.2578°N 127.5364°E | ||
Azalera | 353 km² | ||
Altuera | 122 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 239.864 (2024ko urtarrilaren 1a) 14.107 (2021) | ||
Dentsitatea | 747 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1856 (hiri izaera 1858tik) | ||
Telefono aurrizkia | 4162 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Heihe | ||
http://www.admblag.ru/ |
Blagovestxensk[1] (errusieraz: Благовещенск) Errusiako hego-ekialdeko hiria da, Amur oblastaren hiriburua. Amur eta Zeia ibaien bilgunean dago, Txinako mugaren ondoan[2]. 2010ean 214.390 biztanle zituen[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blagovextxensk 1856. urtean sortu zuten, errusiarrek Ust-Zeisk izeneko postu militar bat ezarri zutenean. 1858an oraingo izena ipini zioten, hiri izendatu zuten, eta Amur oblast-eko hiriburu administratibo ere egin zuten; Alexandro II.a Errusiakoak hiria sortzeko ukaz edo agiria eman zuen 1858. urteko uztailaren 17an. 1877rako 8.000 biztanle inguru zituen.
XIX. mendearen amaieran ibai-portu eta merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Txinako muga ondoan egoteagatik. 1913an trenbide Transiberiarrarekin lotu zen.
1919. urtean, Errusiako Gerra Zibilean, Japoniako armadak hiria hartu zuen; hainbat aldaketa administratibo jasan zituen hurrengo hamarkadetan, eta 1948. urtean berreskuratu zuen Amur oblast-eko hiriburutza.
1980ko hamarkadaren amaiera arte, Sobietar Batasuneko beste eskualdeetako biztanleek eta atzerritarrek mugatua zuten sarbidea; hori dela eta, kriminalitatea oso txikia zen hirian, baina ekonomia-hazkundea ere oso motela zen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Blagovestxensk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 0.2 | 7.0 | 20.3 | 27.9 | 34.7 | 37.5 | 37.7 | 36.9 | 33.5 | 28.0 | 13.4 | 3.6 | 37.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −16.6 | −10.1 | −0.9 | 10.4 | 19.2 | 25.1 | 27.1 | 24.7 | 18.7 | 8.6 | −5.1 | −15.0 | 7.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −22.7 | −16.9 | −7.2 | 4.1 | 12.4 | 18.8 | 21.5 | 19.2 | 12.4 | 2.7 | −10.3 | −20.3 | 1.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −27.4 | −22.5 | −13.0 | −1.7 | 6.1 | 13.2 | 16.8 | 14.6 | 7.3 | −2.0 | −14.6 | −24.6 | −3.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −44.5 | −45.4 | −35.7 | −17.7 | −7.5 | 0.1 | 8.2 | 4.4 | −4.3 | −24.8 | −32.9 | −41.2 | −45.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 6 | 5 | 10 | 31 | 42 | 91 | 131 | 125 | 73 | 26 | 14 | 9 | 563 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 0.09 | 0.03 | 0.5 | 8 | 13 | 15 | 15 | 16 | 14 | 7 | 0.3 | 0 | 89 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 11 | 7 | 8 | 6 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 | 10 | 12 | 60 |
Eguzki orduak | 139.5 | 194.9 | 226.3 | 222.0 | 251.1 | 255.0 | 226.3 | 226.3 | 168.0 | 189.1 | 156.0 | 124.0 | 2378.5 |
Hezetasuna (%) | 73 | 68 | 62 | 55 | 55 | 69 | 76 | 78 | 72 | 61 | 67 | 74 | 67.5 |
Iturria: [4] |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirian bi eliza ortodoxo daude, antzokiak, bi parke, lau zinema, museo bat eta kulturgune bat. Bi unibertsitate daude: Blagovextxenskeko Estatu Unibertsitate Pedagogikoa eta Amurko Estatu Unibertsitatea.
2003. urtetik hona, zinema-foroa antolatzen da hirian, "Amurko Udazkena" izenpean.
Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobus-zerbitzuaz gain, trolebusak, taxiak eta marshrutkak dabiltza hirian. Amur ibaia zeharkatzeko ontziak ibiltzen dira, eta ibaia izozten denean, aerolabangailuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
- ↑ Blagoveshchensk[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ http://pogoda.ru.net/climate/31512.htm Pogoda.ru webgunea