Blanca Fernández Viguera
Blanca Fernández Viguera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Blanca Fernández Viguera |
Jaiotza | Iruñea, 1951ko martxoaren 23a (73 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Blanca Fernández Viguera (Iruñea, 1951ko martxoaren 23a) soziologoa, ikertzaile soziala, feminista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) genero-ikasketak sustatu dituen irakaslea. 2018an Nafar Gobernuak Berdinna saria eman dio gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko egin duen lanagatik.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deustuko Unibertsitatean Politika zientzia eta Soziologia) ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Lana Saileko irakasle titularra izan da. (1993-2012) "Generoan aditua" Titulu Propioaren zuzendari akademikoa izan zen. (2009-2012).[1]
Bertan, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Masterrean generoa bultzatzeko nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Generoko Espezializazio-Diplomako Berezko Tituluaren alde lan egin zuen. Langaiak[2] aldizkariaren sustatzailea izan da. Mugimendu feministen militantzian eta emakumeen eskubideen defentsan aitzindaria, GITE-IPES Elkartearen sortzailekidea izan zen, bere genero ildoa bultzatuz.[3][4] Elkartearen helburua zen unibertsitatera joateko aukerarik ez zuten langileei, feministei, sindikalistei eta ekimen sozialetan zebiltzan pertsonei prestakuntza eskeintzea.[5]
Bere ikerketen eta hezitzaile-lanen ildo nagusiak hauek izan dira: pobreziaren feminizazioa, bazterketa soziala eta generokoa, 1975-2003 bitartean emakumeen egoera Nafarroan, genero-indarkeria, genero ikuspegia zeharkako lerro gisa unibertsitateko ikasketetan, eta berdintasun planen garapena.[6][7][8][4]
Errekonozimenduak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2018an Nafar Gobernuaren eskutik Berdinna saria[9][10] “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko Nafarroan egin duen zalantzarik gabeko ekarpenagatik”.[3][11][12] IPES Elkarteak (Instituto de Promoción de Estudios Sociales/Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) hautagai gisa proposatu zuen eta nazioarteko 26 pertsona ezagunen babesa lortu du.[4][13]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «CV Blanca fernandez Viguera» (PDF) IPES.
- ↑ «Funtsak: Langaiak» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ a b «Gobernuak Blanca Fernández Viguera ikertzaile sozialari eman dio 2018ko Berdinna saria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ a b c «Blanca Fernández Viguera ikertzaile feministak berdintasunaren Berdinna saria jaso du» https://euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- ↑ «"Gizonek pribilegioen VIP txartela itzuli behar dute"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
- ↑ «Sexu banaketaren amildegia» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández Viguera, Blanca. (1993). (PDF) Causas de la feminización de la pobreza. (Geu emakumeok.). .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Blanca Fernández Viguerari elkarrizketa.» (PDF) Auzolan, Nafarroako Politologoen eta Soziologoen Elkargoaren Berripapera. 2007.
- ↑ «Nafarroako Gobernuak “Berdinna” Saria sortu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «1-2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Saria sortzen duena.» vLex (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-02-28). «Blanca Fernandez ikertzaile sozialari eman dio Berdinna 2018 saria nafar Gobernuak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ «Berdinna saria, Blanca Fernandez ikertzaile sozialarentzat» https://euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Blanca Fernandez Viguera gizarte ikertzaileak jaso du Berdinna 2018 saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Blanca Fernández Viguera |