Blue Monday (data)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau urtarrileko datari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Blue Monday (argipena)».

Blue Monday (euskara literalki Astelehen Urdina, baina Astelehen Goibela itzul daitekeena) Ipar hemisferioan urtero urtarrileko astelehen batek (gehienetan hirugarren astelehena) jasotzen duen izendapena da, urteko egunik deprimitzaile edo etsigarrienaren moduan aurkezten delarik. Kontzeptua lehenbizikoz 2005ean Sky Travel britainiar agentziak egunkarietako bere iragarkietan argitaratu zuen, eta haren esanetan, ekuazio bat erabiliz ondorioztatutako data zehatz bat omen da. Ideia hau sasizientziatzat jotzen da, hartatik eratorritako formula zientzialariek barregarri uzteraino. Halere, kontzeptuak hedapen zabala izan du.

Data gehienetan urtarrileko hirugarren astelehena izan arren, urtero kalkulatzen den data denez, batzutan bigarren edo laugarren astelehena izan den kasuak izan dira, bai eta bosgarren astelehenean ere, alegia, urtarrilaren barnean osoki sartzen den azken asteko astelehena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen honekin izendati zen lehenbiziko data 2005eko urtarrilaren 24eko astelehena izan zen, eta sortzailea Cardiffko Unibertsitateko Cliff Arnall izeneko irakasle bat izan omen zen.

Dataren kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnallen esanetan, data hau bidai agentzia bati "jendeak bere oporraldia noiz erreserbatzen zituen eta oporretarako joera" zein zen jakiteko sortu omen zuen, eta ekuazioaren emaitza zehazteko hainbat faktore kontutan hartu zituen, tartean eguraldi baldintza, zor maila (pilatutako zorra eta ordainketa ahalmenaren arteko ezberdintasuna), Eguberrietatik igarotako denbora, bai eta Urteberri-egunean denok geure buruei egiten dizkiogun proposamenek porrot egiten duteneko denbora epea, motibazio maila baxuak eta neurriak hartzeko beharraren sentipena. 2006ean Arnallek erabilitako ekuazio bat honakoa da:

hortaz: Tt = bidai denbora; D = atzerapenak; C = kultur ekimenetan igarotako denbora; R = aisian igarotako denbora; ZZ = lotan igarotako denbora; St = estres egoetan igarotako denbora; P = maletak egiten igarotako denbora; Pr = prestaketan igarotako denbora. Neurri unitateak ez daude zehaztuta.

2009ko prentsa iragarki batek honako formula ezberdina argitaratu zuen:

hortaz: W= eguraldia, D= zorra, d= hilabeteko soldata, T= Eguberrietatik igarotako denbora, Q= Urteberriko geure proposamenak zokoratzen ditugunetik igarotako denbora, M= motibazio maila baxuak, eta Na= zeozer egiteko beharra. Honakoan ere, unitateak zehaztu gabe daude.

Ikus halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]