Bodyboarding

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
BodySurflari bat Oahun tutu bat egiten

Bodyboarding bodyboard edo paipo izeneko ohola baten gainean olatu hautsigabeen gainean irristatzean datzan kirola da. Bodyboarding ohola 1,4 metro inguru luze da, surfeko oholak baino laburragoak eta apar sintetikoz eginak. Paipoak, berriz, zurezkoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom Morey izan zen bodyboard taula bat probatu zuen lehena; bere surf taula erditik apurtu zenean, flotatzen zuen zatia hartu eta honen gainean itsasertzera ailegatu zen, Hawaii-en. Geroago, 90. hamarkadan, kirol honen beste iraultza bat gertatu zen. Guilherme Tamega, Michael Eppelstun edo Ben Holland bezalako bodyboardlariek, akrobazia eta maniobra garatuak, kota erradikaletara eraman zituzten. Eta maniobra berriak garatzera ausartu ziren. Gaur egun, bodyboardaren panorama mundiala, Mike Stewart (kirol honen aurrendaria, oraindik elitean dagoena), Jeff Hubard (bodyboardaren iraultzailea, aireko maniobrak egiteko erraztasuna dela eta), Spencer Skipper (Mike Stewart-en ondorengo bezala ezaguna da bere estiloarengatik) eta Gillherme Tamega (oso erradikala da) bezalako izenek menperatzen dute.

Ohola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honen elementu garrantzitsuena bodyboard ohola edo boogiea da, karbono zuntzez, beira zuntzez, polipropilenoz eta polietilenoz egina dago. Material hauen ezaugarriak direla eta, oso zaila da taulak haustea. Jasan ditzaketen kalte fisiko bakarrak urradurak izaten dira, edo haustura soilik kolpea oso handia bada. Antzinako paipoak, berriz, zurezkoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bodyboarding Aldatu lotura Wikidatan