Boeslundeko altxorra

Koordenatuak: 55°18′04″N 11°16′10″E / 55.301089°N 11.269344°E / 55.301089; 11.269344
Wikipedia, Entziklopedia askea
Boeslundeko altxorra
Jatorria
Aurkikuntza lekuaBoeslunde (en) Itzuli eta Borgbjerg Banke (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea eta brontzea
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Kokapena
LekuaDanimarkako Museo Nazionala
Koordenatuak55°18′04″N 11°16′10″E / 55.301089°N 11.269344°E / 55.301089; 11.269344
Map

Boeslundeko edo Borgbjergeko altxorra garai desberdinetan Boeslunde herrian aurkituako urrezko objektuen multzo batek osatzen dute, Danimarkako Sjaelland uhartean. Brontze Aroko bilduma inportante bat osatzen ute orotara,

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19. mendean Borgbjerg izenez identifikaturiko toponimoan, bi alditan (1842 eta 1874), nekazariek Brontze Aroko sei urrezko ontzi aurkitu zituzten, guztira kilogramo bateko pisua zutenak. Ontzi antzekotasunak dituzte Gipuzkoan topatutako Axtrokiko ontziekin[1].

1981ean, 250 metrora, urrezko zin eraztun bat aurkitu zuen haur batej, eta beste indusketa batzuetan bildumatxoa osatu zen, 2009an 6. eraztuna aurkitu zen arte.

Gertuko beste kokapen batean, 2015ean, beste aurkikuntza harrigarri bat: 3,0 cm-ko gehienezko luzera duten urre lau meheko 2.000 espiral inguruz osatutaturiko. Espiralak datatzen lagundu zuten urrezko bi orratz ere aurkitu ziren. Badirudi espiral asko forraturiko egurrezko kutxa batean lurperatuta daudela, non urki pikearen arrastoak aurkitu diren, janariren batekin gorde zirelako seinaletzat hartu dena. K.a. 900 eta 700 bitartean egin zirela uste da. Objektu espiralen parekorik ez da topatu Brontze Aroko Europako beste aurkikuntzetan. Adituek ez dakite ziur zertarako erabili ziren, baina susmatzen dute eguzkiaren argia islatzeko diseinatutako zeremoniazko jantzi edo buruko soineko baten parte izan daitezkeela.

Iruditegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konparaketa apaindura detaileetan, Borgbjergeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokikoa eskumatan. Konparaketa apaindura detaileetan, Borgbjergeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokikoa eskumatan.
Konparaketa apaindura detaileetan, Borgbjergeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokikoa eskumatan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]