Kiribil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiribil logaritmiko bat.

Kiribila edo espirala erdiko puntu batean abiatzen den kurba bat da, progresiboki, erditik aldentzen doana, honen inguruan biratzen duen aldi berean. Ohi, bi balioren araberako funtzio bat bezala definitzen da: puntuaren angelua erreferentzia ardatz batekiko, eta, angelua oinarri hartuta, puntu honetatik erdiko puntura dagoen distantzia.

Kiribila eta helizearen arteko ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkimedestar kiribil baten irudia (beltza), helize koniko batekin (gorria) eta helize zilindriko batekin (berdea). Helize konikoaren kasuan, hau, hiru dimentsiotako kiribil gisa uler daiteke

Kiribila eta helizea, oso erraz nahasten diren izenak dira. Kiribil bat, laua edo hiru dimentsiotakoa izan daiteke, lauak izaten diren arren, binilozko disko baten ildoa bezala edo galaxia kiribil baten besoak bezala. Helizea, aldiz, soilik hiru dimentsiotako espazio batean irudika daiteke, eta etengabeko lerro zuzen bat da, malda amaigarriarekin eta ez hutsarekin, zilindro edo kono baten inguruan biratzen duena, torloju batean bezala.

Bi dimentsiotako kiribilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dimentsioko kiribilik ezagunenak hauek dira:

Hiru dimentsiotako kiribilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dimentsiotako kiribilak eratzeko, beste aldagarri bat sartzen da kiribilaren funtzioan, honen balioa, angeluaren araberako funtzio etengabe eta monotonia errepikakorrekoa dena.

Kiribil esferikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infinitu biratako kiribil esferikoa

Kiribil esferiko bat, Lurrean, itsasontzi batetik, polo batetik bestera bidaiatzean egingo lukeen kurba izango litzateke, malda finitu ez huts berdin bat mantenduz. Kiribilak, infinitu biraketa izango lituzke, euren arteko distantzia, kiribila poloetara hurbiltzen doan heinean txikiagoa delarik.

Kiribil esferiko batean etengabe jirabiraka aritzea eragozteko modu bakarra, kiribila, arkimedestarra izatea izango litzateke, hau da, itsasontziaren malda, kiribil horren funtzioa, esferako kiribil arkimedestarrarekin bat etortzeko haina zuzentzea.

Kiribila ikur bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiribila, kontinente guztietan aurkitutako ikurrik antzinakoena da, funtsezko paper bat izan duelarik sinbolismoan, arte megalitikoan agertu zenetik.

Dirudienez, toki askotan "jaiotza-heriotza-jaiotza" zikloa irudikatzen zuen, baita eguzkia ere, ziklo hori jarraitzen zuela uste zena, goizero jaioz, gauez hilez eta hurrengo goizean berriz jaioz.

Gaur egun, kiribila, pentsamendu ziklikoa irudikatzeko ikur bezala erabiltzen da, proposamen filosofiko, estetiko eta teknologiko ezberdinetan, eta, beraz, zorrozki aipa daiteke nolabaiteko espiralismoa edo kontzepzio espiralista, Martin Chirino eskultore kanariarraren edo Angel Laborde Wilson margolari kubatarraren artean gertatzen den bezala.

Kiribilak naturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prosobranchiarren marrazkia, Ernst Haeckelena

Kiribilen azterketak naturan, Christopher Wrenenganaino atzera doan historia luze bat du, nork, animalien maskor askok, kiribil logaritmiko bat eratzen zutela ikusi zuen. Jan Swammerdamek, maskor ezberdin ugariren amankomuneko ezaugarriak aztertu zituen, Helixetik, Spirularaino, eta Henry Nottidge Moseleyk, Gastropoda familiakoen maskorren matematika deskribatu zuen. Hazkuntza eta formari buruz izeneko bere lanean, D'Arcy Wentworth Thompsonek, zabalki aztertzen ditu kiribil hauek. Maskorrak nola eratzen diren deskribatzen du, kurba itxi bat ardatz finko baten inguruan biraraziz, kurbaren forma beti berdin mantentzen delarik, baina tamaina, progresio geometrikoan handituz. Maskor batzuetan, nautilus eta amoniteetan kasu, jatorrizko kurbak, ardatzarekiko perpendikularra den plano batean biratzen du, eta maskorrak, disko lau forma bat eratzen du. Beste batzuetan, patroi okertu bat jarraitzen du, helize formako kiribil bat eratuz.

Thompsonek, adar, hortz, azazkal eta landareen anatomian kiribilen agerpena ere aztertu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]