Bolxoi Uzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bolxoi Uzen
Oxbows of Usen.jpg
Datu orokorrak
Luzera 650 km
Geografia
Koordenatuak 48° 54′ 02″ N, 49° 54′ 44″ E / 48.9006°N,49.9122°E / 48.9006; 49.9122Koordenatuak: 48° 54′ 02″ N, 49° 54′ 44″ E / 48.9006°N,49.9122°E / 48.9006; 49.9122
Herrialdea Kazakhstan eta Errusia
Lurraldea Kazakhstan
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 14.300 km²
Iturburua Obshchy Syrt (en) Itzuli
Bokalea Q1977249 Itzuli

Bolxoi Uzen[1] (errusieraz: Большой Узень; kazakheraz: Үлкен ӨзенÚlken Ózen) Errusiako Saratov oblasta eta Kazakhstango Mendebaldeko Kazakhstan probintzia zeharkatzen dituen ibaia da. 650 kilometroko luzera du eta 15.600 km²-ko arroa. Ibaia, Obxtxi Sirt mendilerroan jaiotzen da, eta, orokorrean, hegoalderantz doa, Kaspiar sakonuneko estepen zehar. Mendebaldeko Kazakhstanen amaitzen da Kamix-Samarkije izeneko laku eta zingira txikien sare batean. Mali Uzen Mali Uzen ibaiaren paraleloan doa, 50 kilometro mendebaldera.

Ibaiak daraman ur gehienen jatorria elurraren urtzearena da. Ur goraldien garaia apirilean izaten da, udan partzialki lehortuz. Novouzensk hiriaren parean, batez besteko emaria 7,3 m³/s eta 393 m³/s artekoa da, eta izotzaren azpian egoten da normalean abendua eta martxoaren amaiera eta apirilaren hasiera bitartean.

Ibaiko ura edateko urez hornitzeko eta ureztatzeko erabiltzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzandiaren errusieraren transkripzio-taularen arabera egindako itzulpena

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]