Mali Uzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mali Uzen
Datu orokorrak
Luzera 638 km
Geografia
Koordenatuak 51° 22′ 59″ N, 48° 19′ 05″ E / 51.3831°N,48.3181°E / 51.3831; 48.3181Koordenatuak: 51° 22′ 59″ N, 48° 19′ 05″ E / 51.3831°N,48.3181°E / 51.3831; 48.3181
Herrialdea Kazakhstan eta Errusia
Lurraldea Saratov oblasta
Hidrografia
Arroaren azalera 13.200 km²
Bokalea Q1977249 Itzuli

Mali Uzen[1] (errusieraz: Малый Узень; kazakheraz: Кіші ӨзенKishi Ózen) Errusiako Saratov oblasta eta Kazakhstango Mendebaldeko Kazakhstan probintzia zeharkatzen dituen ibaia da. 638 kilometroko luzera du eta 18.250 km²-ko arroa. Ibaia, Obxtxi Sirt mendilerroan jaiotzen da, Jerxov hiritik iparraldera, eta, orokorrean, hegoalderantz doa, Kaspiar sakonuneko estepen zehar. Mendebaldeko Kazakhstanen amaitzen da Kamix-Samarkije izeneko laku eta zingira txikien sare batean. Mali Uzen Bolxoi Uzen ibaiaren paraleloan doa, 50 kilometro ekialdera.

Ibaiak daraman ur gehienen jatorria elurraren urtzearena da. Ur goraldien garaia apirilean izaten da, udan partzialki lehortuz. Batez besteko emaria 3,4 m³/s eta 782 m³/s artekoa da, eta izotzaren azpian egoten da normalean abendua eta martxoa eta apirila bitartean.

Ibaiko ura edateko urez hornitzeko eta ureztatzeko erabiltzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzandiaren errusieraren transkripzio-taularen arabera egindako itzulpena

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]