Boniface Alexandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boniface Alexandre


Haitiko presidentea

2004ko otsailaren 29a - 2006ko maiatzaren 14a
Jean-Bertrand Aristide - René Préval
Bizitza
JaiotzaGanthier (en) Itzuli1936ko uztailaren 31
Herrialdea Haiti
HeriotzaPort-au-Prince2023ko abuztuaren 4a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta epailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Boniface Alexandre (Ganthier, 1936ko uztailaren 31Port-au-Prince, 2023ko abuztuaren 4a) haitiar politikaria izan zen. Haitiko behin-behineko presidentea izan zen 2004tik 2006ra.

Bere osaba Martial Célestinek hazi zuen, Haitiko lehen ministroa izan zenak. 25 urtez abokatu izan zen, 1992an Gorte Goreneko kide izendatu zuten arte. Jean-Bertrand Aristide presidenteak Gorteko presidente izendatu zuen 2002an.

Bere karguaren ondorioz, presidente bihurtu zen Aristideren aurkako 1994ko estatu-kolpearen ondoren. Amnistia Internazionalek indarraren gehiegizko erabilera, exekuzio estrajudizialak eta krimenen ikerketa falta salatu zituen bere agintaldian.

2006ko maiatzean, René Prévali eman zion boterea, otsaileko hauteskundeetan presidente hautatu baitzuten.