Jean-Bertrand Aristide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aristide

Jean-Bertrand Aristide (Port-Salut, 1953ko uztailaren 15a-) politikari haitiarra eta apaiz katoliko izandakoa da.

Haren herrialdean, Dominikar Errepublikan eta Europan ikasketak egin ostean, 1983an apaiztu zen salestarrekin eta askapenaren teologiaren jarraitzailea izan zen garai hartan, 5 urte geroago ordenatik egotzi bazuten ere. Izan ere, politikaren arloan sartu izanak zerikusia eduki zuen erabaki hartan.

1991an demokratikoki presindente hautatu zuten lehenengo aldiz, nahiz eta kargu horretan hilabete batzuk baino ez egon militarren kolpe bat zela-eta. 1994an itzuli zen kargura AEBetako parte hartzearen laguntzaz, eta bi urte baino gutxiago egon zen postuan bigarren horretan. Azkenik, 2001etik 2004ra hirugarren agintaldia izan zuen, azken urte hartan herrialdeak indarkeriazko iraultza bat jasan zuelarik eta ondorioz Aristide erbesteratu izan zen.

Politikoki, hainbat arlotan Haitin aldaketa positibo batzuk lortu zituen haren agindupean alde batetik, baina bestetik kritika ugari jaso zituen ustelkeria, giza eskubideen urraketa eta droga trafikoa egiteaz akusatuta.

2007an Hegoafrikan zuluera ikasi ondoren Afrikako hizkuntzetako doktoretza lortu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Bertrand Aristide Aldatu lotura Wikidatan