Borough Market

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Borough Market
Borough Market (4701274756).jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeakLondon [[File:Arbcom ru editing.svg
Ceremonial county of EnglandLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaSouthwark
Koordenatuak 51° 30′ 20″ N, 0° 05′ 27″ W / 51.505516°N,0.09084°W / 51.505516; -0.09084Koordenatuak: 51° 30′ 20″ N, 0° 05′ 27″ W / 51.505516°N,0.09084°W / 51.505516; -0.09084
Historia eta erabilera
2017ko ekaineko Londresko atentatua
Webgune ofiziala

Borough Market Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen merkatu estali bat da, Southwark udalerrian dagoena. Londresko elikagai merktuen artean hadienetakoa eta zaharrenetakoa da. Southwarkeko katedralaren alboan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko zubiaren hegoaldeko muturrean egonik, mila urtetan zehar existitu izan da merkatua bertan, itxura eta egitura aldatu izan badu ere. Lehenengo aipamena 1276ko agiri batean badago ere 1014an sortua dela uste da.

XIX mendean garrantzia handia hartu zuen ibaiertzeko nasetatik gertu zegoelako. 1860 urtean trenbidea hego-ekialderantz luzatzea erabaki zen baina merkatua tokiz mugitu ezin zenez biadukto bat egin zuten trena gainetik pasatzeko. Orduan Art Deco estiloko eraikina egin zen.

2014 urtean merkatuak milurtekoa ospatu zuen.

2017ko ekainaren 3an atentatua izan zen bertan. Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Borough Market 8 Southwark St, London, SE1 1TL
  • Metro geltokia: Northern roundel1.PNG Borough

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]