Borthwickeko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Borthwick gaztelua
Borthwick Castle, Midlothian.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 55° 49′ 36″ N, 3° 00′ 27″ W / 55.8267°N,3.0074°W / 55.8267; -3.0074Koordenatuak: 55° 49′ 36″ N, 3° 00′ 27″ W / 55.8267°N,3.0074°W / 55.8267; -3.0074
Historia eta erabilera
Komisarioa William Borthwick, 1st Lord Borthwick Itzuli
Izenaren jatorria William Borthwick, 1st Lord Borthwick Itzuli
Arkitektura
Ondarea

Borthwickeko gaztelua (ingelesez: Borthwick Castle) Eskoziako Midlothian eskualdean kokatzen den gaztelua da, Borthwick herrian. Edinburgh hiriburutik 21 kilometro hegoaldera kokaturik dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1430an eraiki zuen Sir William Borthwick-ek aurrez bazen beste eraikin baten gainean. Dorretxe sendoa da, "U-itxurako" oinarriduna eta harresiak inguratzen du.

Maria I.a Eskoziakoak bi aldiz bisitatu zuen, 1563 eta 1567an. Bietan setiaturik egon zen Brothwick Lordaren babesean eta ihes egitea lortu zuen. 1650an Oliver Cromwellen armadak erasotu zuen eta kanoien suaren aurrean errenditu beharra izan zuen. Orduko kanoikaden kaltean nabaritzen dira oraindik.

Hurrengo mendeetan bertan behera utzia izan zen baina 1914an berriztu egin zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian Altxor Nazionalak bertan ezkutatu zituzten. 1973an Brothwick familiak saldu eta hotel bihurtu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino baten gainean dago eta 23 metrotako garaiera duten bi dorrek osatzen dute gaztelua. Harresituriko patioa du aurrealdean. Areto handiak 12 metrotako luzera du eta altuera handia. Aretoaren dekorazioa gotikoa da eta 'De Temple of Honor' izenaz ezagutzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Borthwickeko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan