Bost txerrikume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bost txerrikume
Datuak
Idazlea Agatha Christie
Argitaratze-data 1942
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Five Little Pigs
Argitaletxea Dodd, Mead & Co. Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Euskaraz
Izenburua Bost txerrikume
Itzultzailea Ainhoa Eder Zabala
Argitaratze-data 2018
Bilduma Enigma
Orrialdeak 301
ISBN 9788494620768

Bost txerrikume (ingelesez: Five Little Pigs) Agatha Christiek idatzitako eleberri bat da. 1942an argitaratu zen. Hercule Poirot detektibe ospetsua eleberri honetan ere agertzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Caroline Crale bere senar Amyasen hilketagatik zigortua izan ondoren, horien alaba Hercule Poirotengana hurbildu da. Amak, espetxean hil baino lehen, gutun bat bidali omen zion, eta errugabea zela esaten omen zuen bertan. Hercule Poirotek ikerketa onartu du, This Little Piggy (Txerrikume hau) haur-kanta bat abiaburutzat hartuta, bost zirelako hilketa egin zezaketenak.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amyas Crale: Margolari ospetsua eta gonazale porrokatua.
  • Caroline Crale: Amayasen emaztea.
  • Philip Blake: Burtsako artekaria eta Amayasen lagun mina (bost txerrikumetako bat).
  • Meredith Blake: Philipen anaia, lurjabea (bost txerrikumetako bat).
  • Elsa Greer: Amayasen maitalea, berarentzat posatzen ari da margolan baterako (bost txerrikumetako bat).
  • Angela Warren: Caroline Craleren ahizpaordea; gero, esploratzaile ospetsua (bost txerrikumetako bat).
  • Cecilia Williams: Craletarren etxeko maistra (bost txerrikumetako bat).
  • Carla Lemarchant: Craletarren alaba; Lemarchant osaba-izebekin bizi izan da Kanadan, hilketa gertatu ondoren.
  • John Rattery: Carlaren senargaia; egia jakin nahi du, Carlarekin ezkondu ahal izateko.
  • Hercule Poirot: detektibe belgikar ospetsua. Carla Lemarchant gazteak laguntza eskatzen dio.