Boti ur-jauziak
Boti ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 6°10′N 0°12′W / 6.16°N 0.2°W |
Boti ur-jauziak (ingelesez: Boti Falls) Ghana hego-ekialdean dagoen ur-jauzi bikote bat da. Koforidua hiritik 17 kilometrora aurkitzen dira, Boti herrixkan, eta Akkra hiriburutik 90 minutu ingurura, garraiobidearen arabera.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurua esploratzen ari zen apaiz zuri katoliko batek aurkitu omen zituen Boti ur-jauziak basoaren erdian[2]. 1960. hamarkadan oso ezagunak egin ziren eta Ghanako lehen presidentea izan zen Dr. Kwame Nkrumah han izan zen bisitan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berez goiko eta azpiko Boti ur-jauziak badaude ere, ezagunak azpiko bikotea soilik dira. Azpiko bikote hori errekek sortzen dituzte. Ur-jauzi hauek 30 metrotako altuera dute.[1]
Kondairak dio erreka bat arra dela eta bestea emea. Eurite sasoian errekak handi datoz eta ur-jauzi "arrak" eta "emeak" bat egiten dute ortzadar ikusgarria sortaraziz. Inguruko biztanleek "ezkontza" esaten diote ortzadar horri.[2]
Ur-jauziak erortzen diren putzutik Ponmpon ibaia sortzen da eta honek Huhunya baso erreserba zeharkatuz Volta ibaira isurtzen ditu urak.[3]
Inguruko bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-jauzien inguruan badira bi elementu bitxi, Three-headed palm tree ("hiru buruko palmondoa") eta Umbrella rock ("aterkin arroka").[1][4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Boti ur-jauziak.
-
Boti ur-jauziak.
-
"Hiru buruko palmondoa".
-
"Aterkin arroka".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Boti Falls - Tourism in Ghana,Touring Ghana, Visiting Ghana» touringghana.com 2016-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Visit Ghana - Boti Falls» Visit Ghana (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Meeka. (2024-04-12). «Boti Falls: Ghana's Most Beautiful Waterfall» The Wandering Afro:Travel Blogger (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) «Exploring the mysterious Umbrella Rock at Boti Falls» GhanaRemembers (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).