Akkra
Akkra Nkran | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Eskualdea | Akkra Handia |
Alkatea |
Mohammed Adjei Sowah ![]() |
Izen ofiziala | Accra |
Jatorrizko izena | Nkran |
Geografia | |
Koordenatuak | 5° 36′ 13″ N, 0° 11′ 13″ W / 5.6037°N,0.187°WKoordenatuak: 5° 36′ 13″ N, 0° 11′ 13″ W / 5.6037°N,0.187°W |
![]() | |
Azalera | 173 km² |
Altuera | 61 m |
Mugakideak |
Eastern Region ![]() ![]() ![]() |
Demografia | |
Biztanleria | 2.291.352 bizt. (2013) |
Dentsitatea | 13.244,81 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia |
0302, 0302 |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta Greenwich Meridianoko Ordua |
Hiri senidetuak |
Johannesburgo, Chicago, Washington, Columbia, Columbus eta Paynesville ![]() |
Hizkuntza ofiziala | ingeles |
http://www.ama.ghanadistricts.gov.gh/ |
Akkra[1] (ingelesez: Accra, əˈkrɑː ahoskatua) Ghanako hiriburua eta hiri nagusia da. Gineako golkoan dago, eta kultura, merkataritza eta industriagune garrantzitsua da. Komunikazio ugari ditu, burdinbidez eta errepidez, kostalde bereko beste hiriekin. Garrantzi handiko petrolio findegia du.
Eduki-taula
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Akkra" izena "Nkran" hitzatik dator, Àkan hizkuntzetan "inurriak". Izenaren justifikazioa inguruan zeuden inurritegi ugaritasunean aurki nahi izan da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1500 eta 1578 artean egungo Akkraren inguruan Portugaldar Inperioak gotorleku bat sortu zuen. Tokia Afrikako lehengaiak eta esklabuekin komertzio egiteko egokia zen eta horiek ospea eman zioten, azken buruan europearrek Gineako golkoko mendebaldeko itsasalde horri Urre Kosta esan baitzioten.[2]. Esklabuak batez ere ga herriaren lurraldeetan harrapatzen zituzten, kokalekuaren inguruko mendietan. 1578an ga herriko talde batek portugaldarren gotorlekua txikitu zuen; XVII. mendearen hasieran, bestetik, ga herrikoek bertan hiri bat sortu zuten. 1642an Herbeheretar Inperioak potugaldarra ordezkatu zuen eta beste gotorleku komertziala sortu zuten. Halaber, Britaniar Inperioaren Royal African Companyak inguruetan kokatu ziren gatazka armatuak sortuz; arazoak, nolabait, 1672ko Bredako Itunaren bitartez konpondu ziren; horren arabera britainiarrek beste kokapena bilatu zuten. Aipatutako herriekin batera, inguruan ere, XVII. mendearen bukaeran, suediarrak eta danimarkarrak ibili ziren.
Egungo hiria ga herriak sortutako inguruan garatu zen baina baita ere beste herrialdetako inbaditzaileen gotorlekuak hartuz:
- Britaniarren Jamestown;
- Danimarkarren Osu castle, egungo Fort Christiansborg;
- Herbeheretarren Ussher gotolekua.
Aipatutako lau alde hauek egungo hiriburuaren barrutiak dira.
1877an, britaniarren eta Ashanti Inperioa arteko gerren ondoren, Akkra Urre Kosta Britaniar koloniaren hiriburua izendatu zuten, horrela Cape Coast ordezkatuz. Halaber, poliki-poliki, lurraldean zeharrean burdinbidearen eraikuntzak hiria Ghanako benetako bihotz ekonomikoa bihurtu zuen.
1862an eta 1939an lurrikarek txikizio handiak eragin zituzten Akkran.
1948an Accra Riots erakundeak Erresuma Batuarekiko independentziaren aldeko kanpaina handia eragin zuen. 1957an estatu izaera eskuratu zuten eta Akkra hiriburua izendatua izan zen.
Gaur egun Afrikako hiriburu aurreratuenetariko bat da.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akkrak klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Bi euri garaiak ditu baina urte osoan ez du asko egiten, 730 mm. batezbesteko. Tenperatura aldetik ez dira aldaketa handiak ematen: 24,7°tik 28°tara. Abuztua hilabete hotzena da, martxoa beroena.
Datu klimatikoak (Akkra) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34 | 38 | 38 | 34 | 35 | 33 | 32 | 32 | 32 | 32 | 33 | 34 | 38 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 31 | 31 | 31 | 31 | 29 | 27 | 27 | 27 | 29 | 31 | 31 | 30 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23 | 24 | 24 | 24 | 24 | 23 | 23 | 22 | 23 | 23 | 24 | 24 | 23 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 15 | 17 | 20 | 19 | 21 | 20 | 19 | 18 | 20 | 19 | 21 | 17 | 15 |
Euria (mm) | 15 | 33 | 56 | 81 | 142 | 178 | 46 | 15 | 36 | 64 | 36 | 23 | 725 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 1 | 2 | 4 | 6 | 9 | 10 | 4 | 3 | 4 | 6 | 3 | 2 | 54 |
Eguzki orduak | 217 | 226 | 217 | 210 | 217 | 150 | 155 | 155 | 180 | 217 | 240 | 248 | 2432 |
Iturria: BBC Weather[3] |
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera | |||
---|---|---|---|
Urtea | Biztanleria | ||
1931 | 61.000 | ||
1950 | 160.000 | ||
1960 | 390.000 | ||
1970 | 624.091 | ||
1984 | 969.195 | ||
2000 | 1.658.937 | ||
2001 | 1.661.400 |
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akkrak bi hiri senidetu ditu:[4]
Hiria | Herrialdea | Urtea | Erreferentziak |
---|---|---|---|
![]() |
Estatu Batuak | 1989 | [4] |
![]() |
Estatu Batuak | 2006 | [5] |
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
- ↑ Euskaltzaindia 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia.
- ↑ BBC Weather Average Conditions Accra, Ghana.
- ↑ a b Sister-cities.org SCI: Sister City Directory.
- ↑ Jga.oca.dc.gov Sister City Agreement with Accra, Ghana.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez):Accra Metropolitan Assembly