Brasil uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brasil uhartea Irlandako kostaldearen aurrealdean, 1572an datatutako Abraham Orteliusen Europako mapan ikusgai.

Brasil uhartea edota Hy-Brasil ustez Ozeano Atlantikoko lekuren batean dagoen uharte mamu bat da, Irlandar mitologian aipatu zenetik izendapen ugariz ezagutua, haietako batzuetan San Brendanen uhartea. 1367ko Pizigani-ren mapan 'Braçir uhartea izenez agertzen da, eta ondorengoetan Braxil, Brazille, Brasile, Bracie, Bresily, Bersil, Brazilæ, Bresilji, Braxilis, Branzilæ, O'Brasil edota O'Brassil izenez,[1] Hy Brasil, eta beste aldaera batzuk XVIII. mendean marraztutako Jefferys-en maparaino ailegatuko dira. Vinlandeko mapa eztabaidatuan Frantziako kostaldearen aurrealdean kokatutako San Brendanen uhartearekin identifikatzen du: «Magnæ insulæ Beati Brandani Branziliæ dictæ».

1498an Errege Katolikoen enbaxadorea zen Pedro de Ayala ingeles gortera zuzendu zen, ondoren ingeles ontziak azken urteetan uharteaten bila aritu zirela berri eman zuen.[2]

Aipatutako itsas espedizio hauek 1480an hasiak litzatezke, bakailao arrantzaguneak topatzeko helburuz eginak. 1498an John Day ingeles merkatariak ziurrenik Kristobal Koloni zuzendutako gutunean Bristolgo itsasgizon batzuk uhartera iritsi zirela baieztatu zuen, Iparraldeko Ozeano Atlantikoan kokatuz, Ternuatik hurbil eta Joan Cabotoren espedizioekin lotuta.[3]

Aipatutako uharte mamu hau Europa legoke, Irlandako kostaldearen aurrealdean, hortaz, 1500 inguruan portugaldar itsasgizonek topatutako Brasil herrialdearekin zerikusirik ez duela dirudi. Halaber, Brasil izenaren jatorria agertzen den erregistrorik ez da topatu ahal izan, baina uste denez, aipatutako uharte mamu honen hasierako izena Basil litzateke, ondoren Hi-Brasil edota Hy-Brasi izatera pasatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alexandre de Humboldt, Examen critique de l'Histoire et Géographie du nouveau continent aux Google Booksen siglos XV y XVI. Librairie de Gide, Paris, 1836.
  2. Beuchat, Henri, Manual de arqueología americana, Madril, 1918, 41. orr.
  3. Historia General de España, Editorial Rialp, 10. bilduma, 110. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]