Broken Bihotz
Broken Bihotz | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Mungia (Bizkaia) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | c. 2000 - 1993 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | IZ Diskak |
Taldekideak | |
Joseba Elorriaga Josu Muñoa Gorka Muruaga Rafa Rueda J.I. Abaroa "Yus" Oihana Etxebarria |
Broken Bihotz pop rock talde euskalduna Bizkaian sortu zen 1980ko hamarkadaren bukaeran. 1990ekoaren hasieran dexenteko arrakasta izan zuen. Rafa Ruedaren lehen talde proiektua izan zen. Euskara eta ingelesa nahasten dira taldearen izenean, Broken Heart ingelesez, Bihotz Puskatua litzateke euskaraz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rafa Rueda kantuak sortzeko Mungiako gazte mugitu bat zen garaian, kontaktuan jarri zen herriko plazako talde batekin: Akiu zuen izena. Haiem entseguak ikustera joaten zen Rueda, eta halako batean, Ruedak etxean sortzen zituen kantuak musikatzeko laguntza eskatu zien beste lagun haiei, Rueda baino lauzpabost urte zaharrago zirenak. Horrela sortu zen Broken Bihotz, plazako taldearekin Rafa Ruedak bat eginda[1].https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20170228/broken-bihotz-rafa-ruedaren-lehen-proiektua
1991. urtean Ermuko 5. Pop Rock lehiaketan irabazleak izan ziren eta, 1992. urteko udan, kontzertu dezente eskeini zituzten beraien lehen disko luzea aurkezteko: "Desioak izena gradua galtzen duenean" (IZ)[2].
1993an, banandu egin ziren eta Rafa Ruedak rock metal talde berria eratu zuen, Pi L.T.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Elorriaga, baxua
- Josu Muñoa, teklatuak
- Gorka Muruaga, bateria
- Rafa Rueda, gitarra eta ahotsa
- J.I. Abaroa "Yus", gitarra eta ahotsa
- Oihana Etxebarria, koruak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eskisabel, Jon. (). «Broken bihotz, Rafa Ruedaren lehen proiektua» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
- ↑ En Un Barco Chino. (2016-09-28). Malkoak euritan, Broken Bihotz (Desioak izena gradua galtzen duenean, 1992). (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).