Buhamea lotan
Buhamea lotan | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Rousseau |
Sorrera-urtea | 1897 |
Mugimendua | Naïfa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 129,5 (![]() ![]() ![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea eta paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa eta John Quinn Art Collection (en) ![]() |
Inbentarioa | 646.1939 |
Jabea | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa, Daniel-Henry Kahnweiler, Alfred H. Barr (en) ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Erakusketak | Salon des Indépendants (en) ![]() |
Buhamea lotan (frantsesez: La Bohémienne endormie) Henri Rousseau margolariak 1897an egindako olio-pintura da, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rousseauk margolan hau XIII Salon des Indépendants erakusketan aurkeztu zuen lehen aldiz. Bere hasierako helburua Laval herriko alkateari saltzea zen baina ez zuen lortu; Rousseau herri horretan jaioa zen. Azkenik, Parisko ikatzaren salerosian ibiltzen zen merkatari bati saldu zion; bilduma partikular horretan 1924 arte egon zen. Urte horretan Louis Vauxcelles arte-kritikariak aurkitu zuen eta urte berean Parisen bizi zen Daniel-Henry Kahnweiler arte-merkatariak erosi zuen. Une hartan margolana polemikoa bihurtu zen zeren eta zenbait espezialistek haren jatorria zalantzan jarri baitzuten. 1939an Simon Guggenheimek erosi zuen eta MoMA museoari eman zion. Geroztik New Yorkeko museo ospetsuan ikus daiteke.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egilea berak horrela deskribatu zuen: "Beltz errari bat, mandolina-jolea, lo sakonean lurrean dago, nekeak erabat gaindituta, bere pitxerrarekin (ura edateko pitxerra). Lehoi bat ondotik pasa da; emakumearen usaina nabaritu du baina ez du jan. Oso poetikoa den ilargiak sortutako argiaren efektua dago."
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez): The Sleeping Gypsy MoMA Provenance Research
- (Ingelesez): The Sleeping Gypsy - artistaren interpretazioa.