Edukira joan

Bujlud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bujlud
Irudi
Motajaieguna
bezpera
Honen parte daEid al-Adha
Egun11 Dhu'l-Hijja (en) Itzuli
Kulturaⵜⴰⴷⵍⵙⴰ ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ ⵜⴰⵎⵖⵔⵉⴱⵉⵜ
HerrialdeaMaroko
Abiapuntu12 Dhu'l-Hijja (en) Itzuli
Helmuga13 Dhu'l-Hijja (en) Itzuli
Osagai hau/hauek du/ditu
##Boujloud, #Bujlood, #Bujlud, #Bilmawen, #Biylmawn, #بوجلود, #بيلماون, جلود #بو جلود eta جلود #أبو جلود

Bujlud (bereberez: Bilmaw en arabieraz: بوجلود o بيلماون), Eid al-Adharen biharamunean Marokoko zenbait eskualdetan ospatzen den bereber folklore-ospakizuna da. Ospakizunean kantua, dantza eta maskaradak lotzen dira erritu exotiko herrikoian. [1]

Ospakizuna Eid al-Adha egunaren biharamunean egiten da. Horretarako, gazteek ardien edo hildako ahuntzen larruz osatutako maskarak eta mozorroak egin eta janzten dituzte. Gazteek mozorroekin dantzatzen dute, eta eskuetan sakrifikatutako animalien kideak izaten dituzte, topatzen dituzten pertsonak kolpatzeko erabiltzen dituztenak.

Interpretazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikelari desberdinek interpretazio desberdinak eman dituzte jai hau aztertzerakoan. Édmond Doutté eta Émile Laoust etnologo frantsesek urtaroen aldaketak, heriotza eta berpizkundea ospatzen zituzten erritu berbere aurreislamikoekin lotzen dute ospakizuna.[2] Edvard Westermarck antropologo finlandiarrak, bere aldetik, saturnalia erromatarrarekin lotu zuen jaia. Abdellah Hammoudik, The Victim and his Masks: An Essay on Sacrifice and Masquerade in the Maghreb saiakeran, aurreko interpretazioak baztertu eta Eid al-Adharen sakrifiziotik bereizi ezin den praktika kultural propioa ikusten du. Hassan Rackek Ait Mizan eta Ait Soukaren sakrifizio tradizionalei buruz ere idatzi du, Atlas Garaian.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]