Burdin zubia (Donostia)
Burdin zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′28″N 1°58′26″W / 43.30778°N 1.97389°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1864 |
Arkitektura | |
Burdin zubia Gipuzkoako Donostia hiriburuko zubi bat izan zen. Urumea ibaia zeharkatzen zuen. 1864. urtean eraiki zen, aldiz 2008-2010 artean eraitsia izan ondoren, 2010an Errealaren zubiak ordeztu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1864. urtean eraiki zen, eta urte hori eta 1932. urte artean hiri honek kanpoaldearekin zuen loturagune garrantzitsuenetako bat izan zen. 1930eko hamarkadan bertatik igarotzen ziren ibilgailu eta garraioen pisua ezin jasan zuela ikusirik, trenbidea ustiatzen zuen enpresak bere aldamenean trenak igarotzeko pasabide bat eraiki zuen. 2008. urtean ibilgailuek bertatik iragatea behin betiko galarazi zen, oinezkoek bakarrik igaro zezaketelarik.
Garai hartan, burdinazko zubi hura ordezkatuko zuen zubi berri bat eraikitzeko lanei ekin zieten. 2010eko uztailaren 24tik aurrera Errealaren zubia edo seigarren zubiak ordezkatzen du. Burdinazko zubi zaharraren zati bat Loiolako Erriberak auzoan pasabide gisa berrerabili zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]