Buriat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buriatak

Biztanleak guztira
~500,000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia 461.389
 Mongolia 45.087
 Txina 8.000
 Uzbekistan 900
 Kazakhstan 600
 Ukraina 400
Hizkuntza
Buriatera, errusiera
Erlijioa
Budismo tibetarra (Lamaismoa), xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Mongolak

Buriatak[1] (buriateraz: Буряад, Buryaad; Буряад-монгол; mongolieraz, Буриад) Baikal aintziraren ertzean bizi den herri mongol bateko kideak dira. 500.000 lagun inguru dira eta Siberiako talde aborigen handiena osatzen dute. Gehienak Buriatiako Errepublikan (Errusia) bizi dira nagusiki. Mongol etniako iparraldeko azpitalderik handiena dira.

Oraintsu arte artzain eta ehiztari nomadak izan diren arren, gaur egun nekazaritzan ere aritzen dira, eta mundu guztian ezagun egin diren brakstish direlakoak egiten dituzte hango errementariek. Budismoa dute erlijio nagusia, lamaismo eran, baina Tibeteko eraginak (tantrismoa) eta jatorri siberiarreko ohitura xamanistak ere dituzte. Zurezko etxoletan bizitzen dira, edo bestela feltroz egindako yurtatan neguan eta larruz estalitakoetan udan.

XIII. mendeaz geroztik bizi dira oraingo lurretan eta 1922an Buriatiako Errepublika sortu zuten, Sobiet Batasuna zenaren barruan. Gaur egun buriat gehienak Ulan-Ude hirian eta inguruetan bizi dira, nahiz eta hainbat oraindik modu tradizionalagoan bizi diren landa eremuetan. Mongolieraren dialekto bat hitz egiten dute, buriatera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]