Ulan-Ude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ulan-Ude
Улан-Удэ
Errusiaren banaketa administratiboa
Центр Улан-Удэ.JPG
Hiriaren erdialdea
Flag of Ulan-Ude (Buryatia).png Gerb u u.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Errusia
Sorrera 1666
Alkatea Aleksandr Gołkow Itzuli
Izen ofiziala Улан-Удэ
Jatorrizko izena Улан-Удэ
Posta kodea 670000–670099
Geografia
Koordenatuak 51° 49′ 38″ N, 107° 36′ 23″ E / 51.827222222222°N,107.60638888889°E / 51.827222222222; 107.60638888889Koordenatuak: 51° 49′ 38″ N, 107° 36′ 23″ E / 51.827222222222°N,107.60638888889°E / 51.827222222222; 107.60638888889
Ulan-Ude hemen kokatua: Errusia
Ulan-Ude
Ulan-Ude
Ulan-Ude (Errusia)
Azalera 347,6 km²
Altuera 500
Demografia
Biztanleria 404.426 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.163,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1666
Telefono aurrizkia 3012
Ordu eremua UTC+08:00
Hiri senidetuak Taipei, Berkeley (Kalifornia), Elista, Omsk, Changchun, Simferopol, Yeongwol County Itzuli, Yamagata, Ulanqab, Ulan Bator, Rumoi, Manzhouli Itzuli, Lanzhou, Hulunbuir, Hohhot, Haeju Itzuli, Erenhot Itzuli, Erdenet, Donetsk, Darkhan eta Anyang Itzuli
http://www.administration.u-ude.ru/

Ulan-Ude[1] (errusieraz: Ула́н-Удэ́; buriateraz: Улаан-Удэ, Ulaan Üde), antzina Verkh-Udinks[2], Errusiako hiria da, Buriatiako Errepublikaren hiriburua. Siberiako hegoaldean dago, Uda eta Selenge ibaien elkargunean, Khamar-Daban eta Tsagan-Daban mendiguneen arteko haran sakon batean[3]. 2010ean 404.426 biztanle zituen[4] eta ekialdeko Siberiako hirugarren hiririk handiena zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulan-Udek estepako klima hotza (BSk) du, Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu luze, hotz eta idorrak izaten dira, eta uda laburrak baina oso beroak.

Datu klimatikoak (Ulan-Ude)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) -0.4 8.4 18.4 26.4 34.5 40.0 39.5 39.7 32.2 24.7 10.4 5.2 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −17.9 −10.9 −0.3 9.8 18.7 24.5 26.6 23.6 16.5 6.9 −5.0 −14.6 6.5
Batez besteko tenperatura (ºC) −23.4 −17.9 −7.4 2.4 10.6 16.9 19.8 17.1 9.6 0.7 −10.1 −19.3 -0.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −27.6 −23.9 −13.7 −3.7 3.6 10.5 14.2 11.8 4.3 −4.0 −14.2 −23.2 −5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −54.4 −44.9 −40.4 −28.0 −15.1 −3.9 1.2 −4.0 −11.4 −27.9 −38.0 −48.8 −54.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 3 3 6 18 43 65 68 28 7 10 9 265
Eguzki orduak 114.7 155.4 226.3 249.0 288.3 288.0 269.7 248.0 210.0 167.4 114.0 93.0 2423.8
Iturria (1): Погода и Климат [5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki-orduak).[6]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda eta Selenge ibaiek bat egiten duten lekuan portua dauka. Gainera, Pekinera doan trenbide-linea igarotzen da Ulan-Ude hiritik, baita trenbide Transiberiarra ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-jarduera nagusiak: elikagaigintza, larru-ontzea, zerrategiak, kristalgintza, adreilugintza eta trenbideetarako gaiak eta ekipamendua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1790eko armarria

Hiria 1666. urtean sortu zuten, kosakoek negua igarotzeko kuarteltzat. Errusia, Txina eta Mongoliaren arteko merkataritza-bideetan zegoenez, hiria hazi egin zen.

XIX. mendean trenbidea eraiki zutenean hiria garrantzi handia hartzen joan zen, eta 1923. urtean Buriatiako Sobietar Errepublika Sozialistako hiriburu egin zuten. 1880. urtean 3.500 biztanle inguru zeuden, eta 1939.ean 126.000 inguru.

1934. urtean ipini zioten hiriari gaurko izena, "Ulan-Ude"; lehenagoko izena Verkhneudinsk (Верхнеу́динск) izan zen.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulan-Ude ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]